Jadanik egiten ez den Irri edo jostaketa dantza bat da, Almute dantza familiakoa.
Ikus Baztango Saskito dantza
Saskitoa edo almutea ale-neurria da eta egurrez egina dago. Dantzatzeko ahoz behera jartzen da eta bere gainean doinuaren erritmoa eramaten da dantzan edota inprobisazioak egiten.
Sakanako ikerketa Aita Modesto de Lekunberrik egin zuen Aita Donostiarentzat (Donostia, 1994, 1865). Izan ere, azken honen Obras completas lanean agertzen da Arruazun jasotako dantza honen bertsioa:
Sagarraren adarraren
puntaren puntan
txoriñua zeguan
kantari
Bai, txiruliruli
Ez, txiruliruli
Nork aldatuko ote duen
ontxu, ori, eta ongi