Gabota.

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Jauzi laburra da. Bere izena Gavotte dantza izenetik omen dator. Ipar Euskal Herri osoan dantzatua izan da, baina Guilcherrek Lapurdi eta Nafarroa Behereaz mintzatuz zera dio:

La gavotte semble n’avoir eu en ces régions qu’un petit publique. La plupart de nos informateurs l’ignoraient, ou la goûtaient médiocrement [Gabota jarraitzaile gutxi izan ditu lurralde hauetan. Gure informatzaile gehienek ez zekiten edo ez zuten sobera gustuko] (Guilcher, 1984, 369)

Gabota urrats ezberdinak izan ditu herrien arabera (ikus Gabota-Urratsak) eta bi modutan dantzatu izan da:

Les (informateurs) plus âgés se rappelaient l’avoir vu danser dans deux dispositions differentes: en cercle (dispositif des sauts basques) quand le nombre des exécutants le permettait; sur deux lignes se faisant quand il n’excédait pas quatre ou six [(Informatzailerik) zaharrenak bi jarrera desberdinetan ikusi zutela dantzatzen oroitzen ziren: biribilean (euskal jantzien jarrera) baldin eta dantzarien kopurua nahikorik bazen; bi lerrotan, gehienez lauzpasei zirenean] (Guilcher, 1984, 369).

Informazio bera eman zigun Sagasetak Pierre Lamais...irakurri gehiago

TIPOLOGIA

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA
Gabota. Aiziritze, 1989. It.: Dantzan.eus
Gabota. Baigorri, 2023. It.: Dantzan.eus