Antxoriz.

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Jauzi honen izena M.A. Sagasetari zor dio «jolea Luzaideko Antxoriz etxekoa zelako» (Sagaseta, 2011, 281). Nikolas Etxeberri zen jole hori, jatorriz lapurtarra:

Eskusoinua jotzen omen zuen pixka bat Nikolasek, ez gehiegi. Horregatik aire oso erraz eta ezagunak jotzen omen zituen eta, bidenabar, arratsaldea alaitzen… behin baino gehiagotan berak asamatutako Jauzi batzuk jotzen zituen Gainekoletako plazan. Kanta ezagun zenbait elkartuz eta Jauzien erritmoan joz egindako Jauziak izaten omen ziren. Zenbat kanta? Zein zeinen atzetik? Gogoak agintzen zion eran, bainak berak markatzen zituenez gero, aise omen zen  (Sagaseta, 2011, 281).

Horrela erabili zituen ezkotix bat eta makil dantza bat, hala nola kanta batzuen zatiak (Iragan besta biaramunian, Iruten ari nuzu eta Urzo xuria) (Sagaseta, 2011, 281).

TIPOLOGIA

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA
Antxoriz Luzaiden. 2015. Ortzadar