Iruñeko Ezpata dantzaren Soka dantza

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Irradaka
Azalpena: 

Irradaka soka dantza bat da eta Buruzagiaren eta Zerbitzariaren arteko zortzikoaren ondoren egiten da. San Fermin Aldapakoaren elizatxoaren aurrean egiten da.
Dantza kantatua ere bada. Letra Julio Soto bertsolariak jarri dio bertsotarako doinu tradizional batean («Iya guriak egin du») (Duguna, 2011):

Altsa burua dantzari,
esan gortu ez denari.
dantzan eta kantuan
nahi dugula munduan
iduriz sua-egurrari

Elkarri esku emanda
Itur(ri)-zaharretik edanda
Hankak hona, harantza
aspaldiko usantza
Has dadila soka dantza

Sokari korapiloa
Zangotan kaskabiloa
Dantzatzera, kantura
Eskutikan eskura
Hori da gure lotura

Dorre luzea San Cernin
dorre ttikia San Fermin.
Zuek ere alboka
segi luzatzen soka
jarri mundua saltoka

Gaitzetatik minetatik
berriz libratzeagatik
esker handi askoa
behar bezalakoa
San Femin Aldapakoa

Argaren uren indarrez
eta urteen jakitez
berriz plazara gatoz
kriskitinek arrabots
ikustate borondatez

Kalean bizinahi dugu
Kaleak bizi gaitu gu
...irakurri gehiago

Herriak:

Iruñeko Ezpata dantza. Soka dantza edo Irradaka. 2019. It.: Duguna
BIDEO GALERIA