IRUÑEKO SAN FERMIN ALDAPAKOAREN EZPATA DANTZA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Iruñeko Ezpata dantza
Azalpena: 

Iruñeko San Fermin Aldapakoaren Ezpata dantza dantza-multzo bat da eta egurrezko ezpata luzeekin egiten da, nahiz eta beren artean  Bandera dantza eta sastakaiez dantzaturiko zortzikoa dauden. Ezpata dantzak, bere osotasunean, Arrotxapeako zubia –Arga ibaiko bazterretan- eta San Ferminen kapera lotzen duen dantza da. Bere barne egituran, dantzaz gain, pertsonaia ezberdinak daude: Kapitainak, Tropelako dantzariak, Zerbitzaria, Buruzagia eta Boboa.

Herria:

NOIZ
Data: 
Irailaren 25tik gertuen dagoen igandean: 11:30etan (Arrotxapean),12:15etan (San Fermin Aldapakoan); 13:15etan Udaletxe Plazan
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Iruñeko Alde zaharrean zehar
Ibilbidea: 
Arrotxapeako zubia (Larruginen Zubia)-Sto Domingo-Udal plaza-Merkaderes-Mañueta-Maiatzaren 2a. Prozesioa: Maiatzaren 2a, Carmen, Aldapa, Mañueta, Mercaderes, Curia, Nabarreria, Carmen-Maiatzaren 2a. Hortik: Calceteros-Udaletxe plaza-Maiatzaren 2a
Geokokapena: 
AZALPENA

San Fermin Aldapakoaren Ezpata Dantza Arrotxapea eta alde zaharra lotzen dituen zubian hasten da. Hor, Arrotxapeako aldean kokatzen dira dantzariak. Banderazainak, Iruñeko bandera eramaten duena, zubiaren erdian kokatzen da Iruñeko bandera dantzarazteko. Bukatzen duenean, Iruñe aldera joaten da eta ezpata dantzariak, lau lerroak lerro bakarrean loturik, zubiaren pretilaren albotik, hasten dira Iruñeruntz, korrika. Kontrako norabidean eta pretilaren ondoan dagoen espaloitik, banderazainak ere ...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

2006-2007 urteetan Dugunako Iruñeko dantza taldearen barruan taldearen eginkizunei buruzko hausnarketa egin zen eta Euskal Herriko beste hainbat tokitan eta taldeek egiten ari zirenaren antzera, Iruñerako dantza berri bat sortzea erabaki zuten. Hori izan zen Duguna dantza taldearen abiapuntua.
Dantza sortzeko Ikerfolk, Juan Antonio Urbeltz, Iñaki Arregi, Jesús Larrea eta Fernando Ariztizabalekin ideia partekatu eta haiekin elkarlanean hasi ziren dantza montatzen. Euskal Herrian eta atzer...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Ezpata dantzariak Duguna taldeko dantzariak izaten dira.

Bestelako parte hartzaileak: 
Ezpata dantzarien barruan Buruzagia, Kapitainak, Zerbitzaria (Dugunaren txikien taldeko haur bat izaten da), banderazaina, Boboak eta Tropeleko ezpata dantzariak daude

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Iruñeko Ezpata dantza-WEB.mp4
JANZKERA

Tropeleko ezpata dantzariak: Alkandora eta galtza motz zuriak eta, hauen gainetik gonatxo zuria ere. Hanketan galtzerdi kalatu txuriak, zangoetan zintzarriak eta oinetan ezpartin zuriak txirikordatu gorriarekin. Lepoetatik zintzilik bi zinta gorri, bularraren eta sorbaldaren erdian gurutzatzen direnak. Hauek bere tokiari eusteko eta, bide batez, galtzak eta gonatxoa eusteko ere, gerriko gorri bat. Bularrean zintzilik, eskapular...irakurri gehiago

MUSIKA