Iruñeko Ezpata dantzaren Tropelaren Zortzikoa

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Tropelaren Zortzikoa
Azalpena: 

Iruñeko Ezpata dantzaren beste dantzekin gertatzen den modura, Tropelaren zortzikoa momentu ezberdinetan egiten da. Dantzariak lau lerrotan daude kokatuta; bakoitzak bere ezpataren punta aurrekoari ematen dio eta gibelekoaren punta hartzen du. Aitzinakoek Buruzagiari ematen dizkiete beren ezpaten puntak.
Korrikaldia bukatu eta gero, zubiaren beste aldera joateko hasten dira Tropelaren zortzikoa dantzatzen eta, segidan eta etenik gabe, Biribilketa.
Erabiltzen den musika eta Biribilketarena berdina da, baina ezpata-dantzako konpasean jotzen da.

Herriak:

Iruñeko Ezpata dantza. Tropelaren Zortzikoa. 2019. It.: Duguna
BIDEO GALERIA
Iruñeko Ezpata dantza. 2019. Tropelaren Zortzikoa. It.: Guillermo Arbeloa