Iruñeko Ezpata dantzaren Bandera Arboltua

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Bandera Arboltua
Azalpena: 

Banderazainak hasten du emanaldia Iruñeko Bandera dantzatuz Larruginen zubian (Arrotxapea auzoa eta Alde Zaharra batzen duena). Melodia zein koreografia Lesakako Bandera Arboltuarenak dira. Dugunako txistulariek edo txistulari gonbidatuek jotzen dute.

Ez da zubia bandera dantzatzen den toki bakarra. Udaletxe Plazan, Ezpata dantza egiten denean Bandera Arbola berriz ere dantzatzen da Banderazaina udaletxe aldera begira dagoela eta Buruzagia «arrosaren» gainean dagoela.

Herriak:

Iruñeko Ezpata dantza. Banderaren Arbola. 2019. F.: Duguna
BIDEO GALERIA
Iruñeko Ezpata dantza. 2019. Banderaren Arbola Arrotxapeako zubian. It.: Guillermo Arbeloa
Iruñeko Ezpata dantza. 2019. Banderaren Arbola Udaletxe Plazan. It.: Guillermo Arbeloa