Iruñeko Ezpata dantza

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Aldapako San Fermin kaperatik bueltan, dantzariak Udaletxe plazan sartzen dira Tropelaren Zortzikoa eta Biribilketarekin. Kaleetan dantzatzen den moduan ez bezala, Plazan sartzeko Biribilketa ezpatak altxatuta egiten da. Ondoren, Zubiak eta Ganbarak izeneko irudiak egiten dituzte: bi zubiak ezpatak goian mantenduz eratzen dira, eta kapitainak haien azpitik pasako dira. Ondoren, dantzariak bi taldetan banatzen dira. Batak plaza inguratzen du eta besteak toki batzuetan «arrosa» deitzen den irudia osatzen du: dantzariek ezpatak Buruzagiren sorbalden gainean jartzen dituzte, burua ezpataz inguraturik geratu arte. Orduan askatu egiten da, zutik jartzen da ezpaten gainean, eta ezpata dantzariek altxatzen dute talaia horretatik honako dantza hauek egiteko: Banderaren dantza eta Kapitainen zortzikoa.

Herriak:

Iruñeko Ezpata dantza. 2019. It.: Duguna
BIDEO GALERIA
Iruñeko Ezpata dantza. 2019. Ezpata dantzaren «Arrosa». It.: Guillermo Arbeloa
Iruñeko Ezpata dantza. 2019. Kapitainen Zortzikoa Udaletxe Plazan. It.: Guillermo Arbeloa