Paloteadoa zuzenean plazako oholtza baten gainean egiten da. Makil dantzariak Paseo del Villar dantzatuz sartzen dira, oholtza horren gainean jarrita geratu arte. Nafarroako Erriberako Paloteado guztietan bezala, dantzak paloteadoko pertsonaien eskutik datorren antzerki-funtzioarekin tartekatzen dira: Maiorala, Rapatana, Aingerua eta Deabrua.
Descripción histórica:
Jimeno Juríok «mairuen eta kristauen arteko paloteadoaren antzezpen batez» hitz egingo du (Jimeno Jurío, 2006, 67). Bere informatzaileak testigantza hau ematen du Jimeno Jurioren ahotan:
Cuando él tenía unos doce años (hacia 1896), bailaron el paloteáu. Lo representaron en la plaza de toros, por fiestas. Gustó muchísimo. Por entonces hacía furor. «Nos defendíamos mucho bien». En la plaza montaban un tinglado, con dos casillas en los extre...leer más
Jimeno Juríok «mairuen eta kristauen arteko paloteadoaren antzezpen batez» hitz egingo du (Jimeno Jurío, 2006, 67). Bere informatzaileak testigantza hau ematen du Jimeno Jurioren ahotan:
Cuando él tenía unos doce años (hacia 1896), bailaron el paloteáu. Lo representaron en la plaza de toros, por fiestas. Gustó muchísimo. Por entonces hacía furor. «Nos defendíamos mucho bien». En la plaza montaban un tinglado, con dos casillas en los extremos. En cada una hacía guardia un centinela, armado con lanza. Guardaba el cristiano, Julián, a los suyos, y a los enemigos un moro, vestido de negro al igual que los paloteadores malos. Uno de los actores llamaba al guardia cristiano: «¡Centinela!» Y Julián, seco, imperturbable y consciente de su misión, contestaba: «¡Alerta está!»... No recuerda los versos del mayoral y del rabadán, del ángel y del diablo. Sabe que eran muchos y que se metían unos con otros. En un esfuerzo memorístico soltó una cuarteta… [Hamabi bat urte zituenean (1896 inguruan), paloteaua dantzatu zuten. Zezen-plazan antzeztu zuten, jaietan. Izugarri gustatu zuen. Garai hartan sekulako grina sortzen zuen. «Arras ongi defendatzen ginen». Plazan oholtza bat jartzen zuten, muturretan bi etxetxo zituena. Haietako bakoitzean zaindari bat zegoen, lantzaz armaturik. Kristauak, Julianek, bereak gordetzen zituen, eta etsaiak mairuak, beltzez jantzirik, makil dantzari gaiztoak bezala. Aktoreetako batek kristau zaintzaileari deitzen zion: «Zaintzaile!» Eta Julianek, lehor, aztoraezin eta bere misioaz jabeturik, honela erantzuten zuen: «Erne dago!»... Ez ditu maioralaren, errabadanaren, aingeruaren eta deabruaren bertsoak gogoratzen. Badaki asko zirela eta elkarrekin zirikatzen zirela. Buruz ikasteko ahalegin batean, kuarteta bat bota zuen…]:
A tí te llaman Centinela [Zuri Zaintzaile deitzen dizute]
y por apodo Julián [eta izengoitiz Julian];
los milagros que tú hagas [zuk egin ditzazun mirakuluak]
me los paso por allá [hortik pasatzen ditut]. (Jimeno Jurío, 2006, 68)
Testigantzaren «grina» hori gorabehera, paloteadoa desagertu egiten da mende aldaketa horretan, ia arrastorik utzi gabe. Paloteado hau 1896an dantzatu zen, baina bere aurreko existentzia ere Jimeno Juriok ziurtatzen du:
...antes de 1896, había existido el paloteado en Corella. Los bailarines danzaban coreando una letra insulsa: «Don José; cuanto madruga usté. Madrugo porque tengo las cabras en el corral. La vecina de enfrente me las quiere robar» [... 1896a baino lehen, Corellan paloteadoa egon zen. Dantzariak dantzan ari ziren, letra lauso bat kantatuz: «Don José; zien goiz jeikitzen zara zu. Ahuntzak ikuiluan ditudalako goiz jeikitzen naiz. Aurreko bizilagunak lapurtu egin nahi dizkit»](Jimeno Jurío, 2006, 68).
Autore honen arabera, funtzioko pertsonaiez gain (Maioral, Rapatán, Aingerua eta Deabrua), dantzak «sei makil dantzariek dantzatuko zituzten Corellan eta Cintruenigon (Jimeno Jurío, 2006, 40).
1977an, Ortzadar Elkarteak oinarri hau harturik Corellan ikertu zuen baina ez zuen lekukotasunik aurkitu. Hala ere, Ainzonen (Aragoi) Jimeno Juriok (Aranburu, 1986, 70) jasotako doinuarekin makil dantza bat dantzatzen zela jakin zen. Hori izan zen Corellako Paloteadoaren dantza hori berreskuratzeko oinarria.
Dokumentatutako galera horren 129 urtetara, 2023tik aurrera, Corellako Tambarria Kultur Elkarteak Paloteadoaren funtzio osoa berreskuratzeari ekin zion. Horretarako, Ortzadar Elkartearekin eta Tuterako gaitariekin harremanetan jarri zen eta koreografia eta melodia batzuk sortu ziren. 2023an, Tambarriako kide Mariavi Sanzek makil dantza berreskuratzeko proiektua aurkeztu zuen: Tambarria Dantza Taldeak 2019tik dantzatzen dituen bi dantzak: «Tonadilla general para duzainas» (kriskitinekin paseoa) eta lehen makil dantza: «Don Javier». Bi dantza hauek, «Don José» makil dantzarekin batera, Corellako Paloteadoaren zikloa osatuko duten lehen piezak dira.
Azkenik, eta bi urteko prozesu neketsu baten ondoren, paloteado oso bat berreskuratzen da jantzi berriekin, dantza berriekin, melodia berriekin, eta bere antzezpenerako testu batekin. Jantzien elaborazioan Fermin Teruelek (Ortzadarko kidea) eta Maratelas Corellako enpresak parte hartu zuten. Dantza berriak Ortzadarreko dantzaria den Jabiertxo Ochoak sortu zituen eta melodiak Mikel Petrirenaren (Ortzadar) eta Jabitxu Perez de Obanosen (Tuterako Gaiteroak) sorkuntzak dira. Azkenik, «Alhama Antzerki Taldeak» antzeztu zuen, hau ere Corellakoa.
Kotoi gordin zurituzko alkandora, ukondoraino bildutako mahukekin. Belaunerainoko zuritutako pololo edo galtza gordinak, zerrenda brodatuarekin eta zinta beixarekin. Ehun adamaskatuko gonatxo, gorria, gerrian palakatua eta botoi-gomarekin, gorputzera egokitzeko. Behealdean zerrenda urdin bat darama, pasamaneria apaingarriekin.

Soinean gurutzatuta, xarpa berde bat ezkerreko sorbaldatik zintzilik eta gerrikoaren gainetik lotuta eskuinaldean. Bularraren parean, Corellako armarria brodatua darama.
Zangoetan, kolore gordineko galtzerdi kalatuak eta tzintzarriak dituzten liga marroi txokolate kolorekoak, bikietan lotuta.
Valentziar erako espartinak, zuriak, lokarri marroi txokolateekin, gerrikoa eta ligak bezala.
Eskumuturrekoak eta zorongoa (burua), ehun urdin marrazkidunez egina. Biek tzintzarriak dituzte josita.
Garapena:
Hau ez da Paloteadoaren dantzetarako erabili duten lehen jantzia. Izan ere, Tambarriako dantza taldea makil dantza berreskuratzen hasi zenean (2018), beste jantzi bat erabili zuen: Alkandora eta galtza beixe. Gainean, tapizeriako oihal arrosa marrazki granatedun gonatxoa. Galtzerdiak eta gerrikoa, beltzak. Oinetan espartin zuriak txirikordatu zuriarekin eta buruan granate koloreko zorongo bat.
Ortzadarrek 1977an Corellan jasotako testigantza batean, dantzariek burua galsoroetan sortzen diren «floridak» izeneko loreekin. Corellan esan digutenez, «ziapes» [ziapeak] dira.
PRESENTACIÓN
Paloteadoa zuzenean plazako oholtza baten gainean egiten da. Makil dantzariak Paseo del Villar dantzatuz sartzen dira, oholtza horren gainean jarrita geratu arte. Nafarroako Erriberako Paloteado guztietan bezala, dantzak paloteadoko pertsonaien eskutik datorren antzerki-funtzioarekin tartekatzen dira: Maiorala, Rapatana, Aingerua eta Deabrua.
Jimeno Juríok «mairuen eta kristauen arteko paloteadoaren antzezpen batez» hitz egingo du (Jimeno Jurío, 2006, 67). Bere informatzaileak testigantza hau ematen du Jimeno Jurioren ahotan:
Cuando él tenía unos doce años (hacia 1896), bailaron el paloteáu. Lo representaron en la plaza de toros, por fiestas. Gustó muchísimo. Por entonces hacía furor. «Nos defendíamos mucho bien». En la plaza montaban un tinglado, con dos casillas en los extre...leer más
Dantzaren arabera, zortzi ala hamabi makil dantzari izan daitezke
MULTIMEDIA
Jantziak berdin neska ala mutilarentzat balio du.
Kotoi gordin zurituzko alkandora, ukondoraino bildutako mahukekin. Belaunerainoko zuritutako pololo edo galtza gordinak, zerrenda brodatuarekin eta zinta beixarekin. Ehun adamaskatuko gonatxo, gorria, gerrian palakatua eta botoi-gomarekin, gorputzera egokitzeko. Behealdean zerrenda urdin bat darama, pasamaneria apaingarriekin.
Gerrian, kotoizko gerriko marroia, zabalik jarria.
Soinea...leer más
Aranburu Urtasun, Mikel (1986): El dance o paloteado en la Ribera meridional de Navarra. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, 18, nº 47, p.70. Gobierno de Navarra. Pamplona.
Jimeno Jurío, José Mª (1974): Paloteados de la Ribera. En "Navarra. Temas de Cultura Popular", nº217. DFN, Pamplona (Obras Completa de José Mª Jimeno Jurío, Vol. 54, Danzas Tradicionales de Navarra, p. 68. Ed. Pamiela: Pamplona, 2006)
«Tambarria» Elkartearen dantza taldean
María Villar Sanz