BAZTANGO SASKITO DANTZAK

PRESENTACIÓN

FICHA TÉCNICA
Otras denominaciones: 
Almute dantza
Descripción breve: 

Joku dantza hau buruz behera jarritako almute baten gainean dantzatzean datza.

Tipos de danzas que hay en este ciclo:

DÓNDE
Geolocalización: 
DESCRIPCIÓN

Irri edo joku dantza bat da. Saskito dantza Almute dantzen familiakoa da. Bere izena, bere gainean dantzatzeko erabiltzen den tresnari zor dio (Saskitoa, Almutea, Laka) edo dantzatzeko erabiltzen den kantaren lehendabiziko hitzei (Aldapeko, Aldapeko sagarraren, Sagarraren igarraren, etab.). Baztanen almuteari «saskitoa» deitzen diote eta hortik izena. Saskitoa, beraz, almute bat da, ale-neurria da, bolumenarena, eta zurez egina dago. Ahoz behera jartzen da eta bere gainean doinuaren...leer más

Descripción histórica: 

Dantza honen lehen partiturak Aita Donostiari zor dizkiogu. Doinuaren lehen partitura Lekarozen jaso zuen 1913an «Sagarraren adarraren iñarraren» izenpean (Donostia, 1994, 1934); ondoren Arraiozen jaso zuen 1918an («Sagarraren adarraren»; Donostia, 1994, 1915) eta Elizondon, 1919an («Sagarraren igarraren»; Donostia, 1994, 1919). Hala ere, ez zuen Saskito dantza inoiz aipatu, nahiz eta bildumaren biltzaileak kasu guztietan «"Almute-dantza" taldekotzat» sailkatzen duen.

MULTIMEDIA

GALERÍA DE VIDEOS
Baztango Saskito dantza. 1989. It.: Emilio Xabier Dueñas eta Josu Larrinaga (Dantzan.eus)
MÚSICA
Músicos: 
Larralde, J., Larralde, X.
Instrumentos: 
Txistua, danbolina eta atabala (edo ttun-ttuna)
Partituras: