LEITZAKO EZPATA DANTZA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 


Leitzako Ezpata dantza bere momentuan herriak bereganatutako Bizkaiko Ezpata dantzan du jatorria eta oinarria, egun erabat leitzartzat onartzen dena. Bizkaiko ezpata dantzan bezala, Leitzakoan hainbat dantza egiten dira: banaka zein taldetako dantzak, ezpata dantzak, makil dantzak eta bandera dantza egiten dira.

Herria:

NOIZ
Data: 
Abuztuaren 11an
Aldizkakotasuna: 
Urtero

Ziklo honetan dauden dantza motak:

NON
Tokia: 
Euskal Herria Plaza
Ibilbidea: 
Dantzariak udala laguntzen dute udaletxetik elizaraino eta meza eta gero itzultzen dira udaletxera
Geokokapena: 

AZALPENA

Abuztuaren 11an, San Tiburtzio egunean, Aurrera Elkarteko dantzariek Leitzako Ezpata dantza egiten dute herriko plazan, frontoian. Aurretik, goizeko 10etan udala laguntzen dute elizaraino eta 10'30etako meza bukatuta udaletxera itzultzen dira 12etan-edo dantzatzeko. Ezpata dantzaren dantzak zortzikote bat edo bik egiten dituzte. 2015etik aurrera dantzak neska-mutilek egiten dituzte. Hauexek dira Ezpata dantzaren dantzak: Saludoa, Zortzikoa lekuan, Zortzikoa kruzeekin, Banakoa, Binakoa, Launak...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

1932an dantzatu zuten lehendabiziko aldiz EAJ-PNVren batzokiaren inaugurazioaren karira. Urte horietan Ramón Olazaran egon zen apez Leitzan (Hilario Olazaranen anaia). Olazaran nazionalista zen eta litekeena da ezpata dantzaren soinua berak irakastea eta Patxi Ripa iruindarrak dantzak. Leitzan egiten den ezpata dantzak Euzko Gaztedik bere garaian zabaldu zuen Durangaldeko ezpata dantza du oinarri. Dakigunez ez da ordudanik etenik izan (gerra urteak izan ezik).

Ezpata dantza b...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Aurrera Dantza Taldeko dantzariak izaten dira parte hartzen dutenak. Ezpata dantzan zortzi dantzari izaten dira talde bakoitzean. 2015tik bi neska-mutil dantzari talde ateratzen dira, beraz, hamasei dantzari denetara.

Iraupena: 
20 minutu

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Leitzako Ezpata Dantza - Saludoa. 2015
Leitzako Ezpata Dantza - Zortzikoa Lekun.2015
ARGAZKI GALERIA
JANZKERA

Dantzari guztiak, neskak ala mutilak izan, zuriz janzten dira: Oinetan espartin zuriak zinta gorriz txirikordatuak, galtzak (mutilek) ala belaun arterainoko gonak (neskek), atorra zuriak eta gerriko eta zapel gorriak.

Belaunen azpitik denek daramatzate txintxarriak josita, mutilen kasuan prakeei eta nesken kasuan galtzerdiei. Denetara sei txintxarri dira, bi lerrotan paratuta. Eskuetan altzairu erdoilgaitzezko ezpata egurrezko kirtenarekin eta egurrezko makila bat.

irakurri gehiago

MUSIKA
Musikariak: 
Aurrera Dantza Taldeko Txistulariak
Soinu tresnak: 
Txistu taldea eta danbolina
Grabaketen egilea: 
Aurrera Dantza Taldea
Garapena: 

Udal txistulariak jo izan dute Ezpata dantza, baina ez beti. Hasieran Anjel Alduntzin izan zen txistularia eta gero ere Fermin “Tolatxenekoak”jo izan zuen. Azken hogeita bost urteetan (1980tik) “Aurrera” Elkarteko txistulariak izan dira dantzan aritu direnak, noiz behinka Udalekoekin tartekatuz. Beti ere, Leitzako txistulariak.