Leitzako Ezpata dantzaren dantza. Dantza honen ezaugarririk behinena bi dantzarik hirugarren baten jasoeran dantza. Jarrera horretan dagoen bitartean, gainontzeko dantzariak haren inguruan dantzatzen dira
Dantza honen ezaugarri nabarmenena dantzariek erabiltzen, edo erabili izan duten, ezpata da. Maiz egurrezko makilek edo oihalezko bordoiek ordezkatu dituzte ezpatak. Nafarroan tradizionalki mantendu den Ezpata dantza bakarra Lesakako Ezpata dantza izan da. Aurreko mendearen 70eko hamarraldian Lakuntzakoa berreskuratu egin zen. Bi kasuetan ezpatak egurrezko makilek ordezkatu dituzte.