Leitzako Saludoa

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Agintariena
Azalpena: 

Leitzako Ezpata dantzaren dantza. Dantzariak Udaletxearen arkupeetatik ateratzen dira ezpata eta makila eskuetan daramatzatela eta plazan sartzen dira biribilketa baten soinuz dantzatzeko tokira heldu arte. Soinua aldatzen da eta beste toki batzuetan Agurra edo Agintariena izenekin ezaguna den dantza egiten dute. Dantzariek banderari agurra egiten diote eta gero, dantzariak makurtuta daudelarik, bandera dantzatzen da haien gain.

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Bandera Dantza

Ez da dantzarien dantza bat, banderak egiten duen dantza bat baizik. Banderak protokolo berezia egiten du eta melodia baten soinuarekin eta arau batzuei jarraituz dantzatzen da.

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA
Leitza. Ezpata Dantza. Sarrera. 2015. Aurrera Dantza Taldea
Leitza. Ezpata Dantza. Saludoa. 2015. Aurrera Dantza Taldea