Leitzako Ezpata dantzaren dantza. Dantzari guztiek batera parte hartzen dute dantza honetan, baina tokitik mugitu gabe (lekuan, hortik Leitzan hartzen duen izena) egiten dute eta ezpata eskuan daramatela.
Dantza honen ezaugarri nabarmenena dantzariek erabiltzen, edo erabili izan duten, ezpata da. Maiz egurrezko makilek edo oihalezko bordoiek ordezkatu dituzte ezpatak. Nafarroan tradizionalki mantendu den Ezpata dantza bakarra Lesakako Ezpata dantza izan da. Aurreko mendearen 70eko hamarraldian Lakuntzakoa berreskuratu egin zen. Bi kasuetan ezpatak egurrezko makilek ordezkatu dituzte.