Iruñeko San Lorentzoko Jota

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Sueltoko Jota baten aurrean gaude. Jota hau norbaiten omenez edota aurrean dantzatzeko pentsatuta dago. Horrela, dantzariak omenduari begira jartzen dira launakako bi lerroetan, erdian Boboa dutela. Hasiera batean dantzariek beraien artean egiten dituzte hainbat figura, baina momentu batetik aurrera omenduaren aurrean banan banan ateratzen dira dantzatzera (Otsagabian egiten den eran). Bertan bakoitzak badu modu inprobisatuan dantzatzeko aukera. Kasu batzuetan eta emanaldiaren iraupena murrizteko, dantzariak binaka ateratzen dira. Boboa da dantzari amaiera ematen diona.

Dantzariek kriskitinak erabiltzen dituzte erritmoa laguntzeko.

Jota honen musika Julián Romanoren gaita kaieratik (Gaiteros de Pamplona, 1990) atera da eta koreografiara moldatu.

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
BIDEO GALERIA
Iruñeko San Lorentzoko Jota. NavPam.Youtube