IRUÑEKO SAN LORENTZOKO DANTZAK

AURKEZPENA

Iruñeko San Lorentzoko Dantzak. Fagina Bals. Dantzan.eus
FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Urtero, San Lorentzo egunean (abuztuaren 10ean) eta Bestaberri egunean (ekainean), izen bereko Anaiarteak dantzaldiak egiten ditu eta prozesioetan parte hartu. Data hauetaz landa bertze data berezietan ere atera daitezke: inauteriak, San Zernin egunean… Bertan mota askotako dantzak egiten dituzte kofradeek: makil dantzak, ezpata dantzak, brokel dantzak etab.

Herria:

NOIZ
Data: 
Kauteren festa: Inauterien aurreko asteburuan; Bestaberri: 12h; VIII-10: 18h.
Aldizkakotasuna: 
Urtero

Ziklo honetan dauden dantza motak:

NON
Tokia: 
Bestaberri: Iruñeko Katedrala; San Lorentzo eguna: San Lorentzo elizaren aurrekaldea.
Ibilbidea: 
Corpus: Katedrala-Nabarreria-Mercaderes-Udaletxe Plaza-San Saturnino-Kale Nagusia-Dr. Arazuri-San Anton-Zapateria-Calceteros-Mercaderes-Nabarreria-Katedrala
Geokokapena: 
AZALPENA

Bestaberri egunean egiten den prozesioan San Lorentzoko dantzariek prozesioa irekitzen dute eta lehengo tokian joaten dira. Leku batetik bestera joaten direlarik, oinez edota Karrika dantza egiten joaten dira. Segizioa berriz Katedralera itzultzen denean arkua egiten diete gainontzeko partaideei eraikinaren sarreran eta behin meza bukatuta, dantzen emanaldia egiten dute katedraleko eliz-atarian.

San Lorentzo kaleko jaietan (egun bereko egunean, agorrilaren ...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

San Lorentzoko dantzariak edo danzanteak Iruña Dantza Taldeko ekimena izan zen. Honen helburuetako bat XVI. mendetik Iruñean eman zen dantza tradizioa berreskuratzea izan da. Tradizio hori elizetan eta prozesioetan nabarmena izan zen eta XVIII. mendera arte indartsu zegoen. Mende horretan elizen barnean edota prozesioetan dantzatzeko debekuak, dantzen eta dantzari taldeen gain behera ekarri zuen. Baina mota horretako dantzak eta dantzari taldeak orain arte iraun dute gure geografiak...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Zortzi dantzari eta Boboa

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
San Lorentzo eta Bestaberri eguneko dantzak. Iruñea. Iruñeko San Lorentzoko Danzanteen Kofradia
ARGAZKI GALERIA
JANZKERA

Dantzariak: Ator eta belaunen azpirainoko galtza zuriak daramatzate. Galtzaren gainean oihal eta kolore  bereko gona zuria. Oinetan galtzerdi beltzak eta espartin zuriak dira urre eta koloretako apaindurekin. Gonaren gainetik eta gerrian, gerriko gorri zabala. Lepoetatik zintzilik bizkarraldera eta bularraldera, eskapularioa darama eta haren gainean, eskuineko lepotik zintzilik eta bularra zeharkatuz, banda gorri...irakurri gehiago

MUSIKA
Musikariak: 
San Lorentzoko gaiteroak. Batzuetan ere banda doa haiekin batera
Soinu tresnak: 
Gaitak eta atabala. Bonbardinoa, klarinetea, tronpa, tronboia...
Garapena: 

Musiken egoikitzapenerako, hala nola emanaldi batzuetarako, San Lorentzoko Gaiteroek beste gaitarien laguntza izan dute: Imanol Erkizia, José Luis Fraile eta Antonio Guerrero.

2007. urtetik aurrera San Lorentzoko Gaiteroek Elkarte baten antolakuntza eratu zuten.