Iruñeko San Lorentzoko Arku dantza

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Izenak adierazten duen gisan, Arku dantza bat da eta arku soil eta apaindu gabeekin egiten da. Dantza bi alde ezberdin ditu. lehendabizikoan dantzariek elkarren artean jotzen dute arkuekin, bigarrenean, lerro bakarra osaturik eta Boboak gidatuta figura ezberdinak egiten dituzte eta aipagarrienen artean kaiola modukoa dena dago. Horretan Boboa dantzariek inguratuta eta arku guztien azpian geratzen da (Murtxanteko paloteadoan egiten den eran), gero hortik ateratzeko dantza gidatuz.

Musikaren jatorria ez dago zehaztuta. Dakiguna hauxe da: Espainiako TV-2 kateak 1996. urtean emandako programa batean agertzen zen musika dela dantza honena.

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
Iruñeko San Lorentzoko Dantzak. Arku dantza. 2004. Dantzan.eus
BIDEO GALERIA
Iruñeko San Lorentzoko Arku dantza. Bestaberria. Iruñea