LIZARRAKO LARRAIN DANTZA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Baile de la Era, Baile de las Eras
Azalpena: 

Larrain Dantza ingurutxoa eta jota oinarri hartuta eraikitako dantza suite bat da. Ordulariaren orratzen kontrako noranzkoan mugitzen den zirkulu ireki handi bat osatzen duten bikoteetan dantzatzen da. Lizarran du jatorria, baina litekeena da iraganean hedadura handiagoa ezagutu zuen dantza bat izatea. Gaur egun, euskal geografia osoan zehar dantzatzen da.

Herria:

NOIZ
Data: 
Lizarrako festak abuztuaren lehendabiziko asteburuan, zazpi egunez. Egunero hainbat momentutan egiten da
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Plaza de los Fueros
Geokokapena: 
AZALPENA

Larrain Dantza dantza-suite bat da. Dantzek izen ezberdinak jasotzen dituzte, eta bata bestearen atzetik dantzatzen dira, dantza bakarra balitz bezala. Dantzek izen hauek dituzte:

Kalejira

Katea

Fandangoa

Bals

Jota zaharra

...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Beste adierazpen koreografiko herrikoiak bezala, Larrain-dantzak galera eta berreskuratzearen historia du. Ez dakigu zehatz-mehatz zertan zetzan 1903. urtea baino lehenagoko Larrain-dantza. Urte hartan aurkeztutakoaren konposizioa, garai hartan dantzak egiten ziren tokietan (larrainetan, alegia) modan egon zitezkeen dantzen estilizazioa izan daiteke.

Larrain-dantzaren egungo bertsioaren jatorria Alfontso XIII.ak Lizarrara egindako bisitaren karietara prestaturiko da...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Libre

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
1947. Larrain dantza. "El joyel de España". It.: Dantzan.eus
2011. Lizarrako Larrain dantza. Dantzari ohien egunean. It.: 55 subtitulos CC
ARGAZKI GALERIA
JANZKERA

Larrain Dantza "kaleko arroparekin" dantzatzen da. Dantzatzen den garai ohikoena herriko jaiak direnez, jaietako jantzia da ohikoena. Jaietako jantzia zuria den lekuetan, hau erabiliko da.

Bestalde, Lizarrako dantza taldeek hainbat janzkera erabili dituzte denborarekin. 1903ko lehen argazkian janzkera berezirik ikusten ez bada ere, aipagarriak dira festetako janzkeraren ezaugarri batzuk, hala nola, gizonek lepoan daramatzaten zapi handiak. Hala ere, 1933an Larrain D...irakurri gehiago

MUSIKA
Musikariak: 
Lizarrako gaitero banda ezberdinak
Soinu tresnak: 
Gaita bikotea eta atabala
Partiturak: 
Garapena: 

Gorago aipatu bezala, ahozko tradiziotik idatzizko tradiziora bitarteko lehen transkripzioak Demetrio Romanok eginak dira, bere aita Julian Romano gaita-jotzaile ezagunarengadik jasoak. Geroago, 1928an, Iruñeko Udalaren erabakiz egindako Lore-Jokoak eta Lehiaketa zirela eta, 250 pezetako sari bat eratu zen musika lehiaketarako:

Colección de piezas bailables para chistu y gaita, que armonicen con los bailes llamados de la era, inguruchu, etc. [Txistu eta gaitarako pieza dantzagarrien bilduma, Larrain Dantza, ingurutxu eta abarrekin bat egiten dutenak]. (RIEV, 1928)

Elizaga gaiteroak lehiaketara aurkeztu ziren Larrain Dantzaren partiturarekin eta sarituak izan ziren. Hurrengo urtean, 1929an, Aita Hilario Olazaranek pianorako partiturara eraman zuen. Elizaga anaiak izango dira Romanotarren ondorengoak eta 1947tik aurrera, Monterotarrak eta Perez de Lazarragatarrak izan ziren Lizarrako Udalak kontratatu zituenak.

Larrain Dantzaren musikari dagokionez, Iruñeko gaiteroek (1976) urte horretarako hiru bertsio ezartzen dituzte: Elizagak 1928ko lehiaketara aurkeztutakoa, Julian Romanoren bertsio galdua eta Larraitza taldeak interpretatzen duena. Baina zehazten dute Romanoren bertsio galdu hori dela, ziurrenik, Olazaranek bere argitalpenean jasotzen duena, berak esaten baitu:

para esta publicación me he servido de dos versiones, que concuerdan casi en absoluto y se completan mutuamente. La que me prestó generosamente la señora viuda de Julián Romano, y la que los hermanos Elizaga presentaron al concurso de música popular navarra y que fue premiada por el Ayuntamiento de Pamplona, en 1927.

Son melodías de gaita, que sin cambiar una nota, salvo las pequeñas adiciones que a modo de ritmo de tambor pongo antes de cada número… [Argitalpen honetarako bi bertsio erabili ditut, ia erabat bat datozenak eta elkar osatzen dutenak. Julian Romanoren alargunak eskuzabaltasunez eskaini zidana, eta Elizaga anaiek Nafarroako musika herrikoiaren lehiaketara aurkeztu eta Iruñeko Udalak 1927an saritu zuena.

Gaita doinuak dira eta danbor erritmo moduan atal bakoitzaren aurretik jartzen ditudan gehikuntza txikiak izan ezik, nota bat ere aldatu gabe…]  (Olazaran, 1929)

Olazaranek ondorio horretara daramaten beste bi zehaztapen egiten ditu:

4. atala bals bat da, eta bere modernotasun erlatiboa ezin da zalantzan jarri. Elizagatarren bertsioan ez da ageri; bai, ordea, J. Romanorenean (Olazaran, 1929)

[Azken dantzaren] argitaratzen dudan doinua J. Romanorena da; Elizagatarrek unibertsalki ezagunagoa den beste bat jartzen zuten (ibidem)

Iruñeko Gaiteroek ulertzen dute Elizaga eta Olazaran-Romanoren partiturek ez dutela "inolako kontraesanik" (Iruñeko Gaiteroak, 1976, 175) nahiz eta aldaketak izan, eta une horretan Lizarran dantzatzen den musikaren partitura, , argitaratzearen alde egiten dute, Elizagarena, alegia. Bertsio horretan, "Errepikapenen zati handi bat kendu da", dantzariek jada dantzatzen ez dituztenak.

Melodiak jotzeko abiadura ere aldatu egin da. Orain, antzina baino azkarrago jotzen dira (Gaiteros de Pamplona, 1976, 178). Honen zergatia, Iruñeko gaiteroen arabera (Ibidem), honetan datza:

los instrumentos modernos, nos referimos a las gaitas, son más ágiles y manejables que los antiguos. A pesar de esta relativa mejora del material sonoro a lo largo del desarrollo musical se presentan dificultades de ejecución. Nos imaginamos que antiguamente la ejecución sería por tanto menos viva. [Tresna modernoak, gaitei buruz ari gara, antzinakoak baino arinagoak eta erabilgarriagoak dira. Soinu-materiala zertxobait hobetu den arren, musika-garapenean zehar jotze zailtasunak agertzen dira. Imajinatzen dugu antzina ez zela hain bizia izango exekuzioa (Gaiteros de Pamplona, 1976, 178)