Lizarrako Larrain dantzaren Amaierako Kalejira

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Corrida final
Azalpena: 

Beti bikoteka eta eskutik helduta, Larrain Dantzari amaiera edo irteera emateko dantza hau egiten da. Kalejirarena da egiten den urratsa. Baina dantzariek ez dute soka bat osatzen, binaka mantentzen baitira.

1903an honela deskribatzen zen:

Gizonak eskuineko besoaz emakumearen gerria hartzen du, zeinak eskua haren sorbaldan jartzen duen eta, beste eskuak elkarri lotuta dituztela, korrika doaz. Dantza herrikoian, dantza hau oso animatua zen, ez bakarrik bere berezko bizitasunagatik, baizik eta bikoteen barre eta harridurengatik ere, ikusleek bidea ireki behar baitzuten haien talka ez jasateko. Azkenean, azkartasunagatik jarraitu ezin diren konpasak bizkortu egiten dira, eta amaiera markatzen dute.

Anselmo Elizagaren partituran "amaierako errigodoia" bezala agertzen da (Sanchez-Ekiza, 2021)

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
Lizarrako Larrain Dantza. 2019. Amaierako Kalejira. It: Montxo AG (DN)
BIDEO GALERIA
Lizarrako Larrain Dantza. Amaierako Kalejira edo Corrida. It.:www.estella.com.es