Lizarrako Larrain dantzaren Fandangoa

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Katearen ondoren, eta musika jotzeari utzi gabe, 2/4ko erritmoa 3/8ra pasatzen da Fandango hau dantzatzeko. Ingurutxoen Inguru txikiaren erritmo bera du, eta Inguru handiaren baliokidearen ondoren dantzatzen da. Baina ikusi dugu Larrain Dantzako dantzen ordena aldatu egin dela denborarekin. Gainera, bere koreografia ez da inguru txikiarena. Hemen bikoteak aurrez aurre dantzatzen dira, baina inguruaren zentzu orokorrean (erlojuaren orratzen kontrakoa) aurrera egiten dute. Hasieran, bikoteak Katean estekatzen zituen musuzapiak lotzen ditu, baina lehenengo errepikapen koreografikoan "aske" dantzatzen dira. Fandangoaren kopla modu argiagoan aurrera egiteko erabiltzen da, oraingoan dantzariak aurrera begira daudelarik. Dantza hasierako mugimenduen errepikapenarekin amaitzen da.

Fandangoaren lehen deskribapena 1903koa da:

consta de dos partes: la primera es una especie de jota muy movida, que, á la vez que las parejas la bailan como tal, ván transladándose de sitio formandose arco; la segunda en una figura peculiar y muy delicada, que corresponde á la copla: la mujer descansa el brazo en el hombro de su compañero,...irakurri gehiago

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
Lizarrako Larrain Dantza. 2019. Fandangoa. It: Montxo AG (DN)
BIDEO GALERIA
Lizarrako Larrain Dantza. Fandangoa. Ibai Ega Dantza Taldea
Lizarrako Larrain Dantza. 2019. Fandangoa. It: www.estella.com.es