Murchanteko Yéndome yo

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Yéndome yo (lit. Noala ni), Murtxanteko Paloteadoaren makil dantza bat da.

Dantza honen lehenbiziko albistea I. Aguadok eman zigun:

Al son de la banda el coro cantaba el «Yéndome yo» mientras con los palos y los cascabeles que hacía de batería iniciábamos el juego o baile golpeándolos en forma de una X con los compañeros del frente y otras veces con los de derecha e izquierda, girando y haciendo varios pasos según habíamos ensayado. Después del coro seguía la música del solista acompañado solamente por el cornetín. El coro hacía el ritornello y todo se repetía hasta que terminaba la danza [Bandaren doinuan, abesbatzak «Yéndome yo» (lit. Banijoala ni) abesten zuen, eta bateria-lanak egiten zituen makilekin eta txintxarriekin jolasa edo dantza hasten genuen, X bat eginez elkarren kontra kolpatuz aurreko kideekin, eta beste batzuetan eskuinekoekin eta ezkerrekoekin, biratuz eta zenbait urrats eginez, entseatu genuenaren arabera. Abesbatzaren ondoren, bakarlariaren musika entzuten zen kornetinak bakarrik lagunduta. Koruak ritornelloa egiten zuen eta dena errepikatzen zen dantza amaitu arte] (Aguado, 1972, 19)....irakurri gehiago

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Makil dantzak

Izen honen azpian makilak erabiltzen diren dantzak sartuko ditugu. Makila hauek luzera aldakorrekoak izanik ere ez dira luzeak. Dantzariak makila bana eraman ohi du esku bakoitzean eta horiekin soinua egiteko kolpeak ematen ditu, esku artean dituen makilekin nahiz bere dantzakideek daramatzatenekin. Makil dantzak, orokorki zortzi dantzariz osatutako taldean dantzatzen dira.

Mota honetako beste dantzak ikusi:

Murchanteko Paloteadoa. Yéndome yo. 2023. It.: Roberto Apastegui
BIDEO GALERIA
Murchanteko Paloteadoa. Yéndome yo. 2023. It.: Roberto Apastegui Mangado
Murchanteko Paloteadoa. Yéndome yo. 2018. It.: Roberto Apastegui Mangado