Murchanteko Pasacalles

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Murchanteko Paloteadoaren dantza da.

Pasacalles (Kalejira) ibilbidea egiten edo eskenatokira igotzeko egiten den dantza da. Bi talde egiteko dantzari nahikorik badago, batzuk arkuekin eta besteak makilekin egiten dute.

Jatorrizko dantzak, baldin bazegoen, ez du iraun eta musikak ere ez. Hala ere, eta Inocencio Aguadok egin zituen elkarrizketei esker, badakigu zen zen doinu mota:

Desfilábamos antes de entrar al centro o tarima al son de un pasodoble de la pequeña banda de música. Los 8 formábamos dos hileras, cada uno frente a su compañero y en ambos extremos el Mayoral y el Rapatán. [Erdira edo oholtzara sartu aurretik desfilatzen genuen, musika-banda txikiaren pasodoble baten doinuan. Zortziak bi ilaratan ibiltzen ginen, bakoitza bere lagunaren aurrean eta, bi muturretan, Mayorala eta Rapatana] (Aguado, 1972, 19)

Paloteadoa berreskuratu eta hurrengo urtean Pasacalles (Kalejira) izeneko dantza sortu zen karriketan ibiltzeko eta dantzatzeko, eta eskenatokira igotzeko.

Rubén González eta Mitxel Úbeda izan ziren sortzaileak.

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Mota honetako beste dantzak ikusi:

Murchanteko Paloteadoa. Pasacalles. 2023. It.: Roberto Apastegui
BIDEO GALERIA
Murchanteko Paloteadoa. Pasacalles. 2018. It.: Roberto Apastegui Mangado
Murchanteko Paloteadoa. Pasacalles. 2023. It.: Roberto Apastegui Mangado