Murchanteko Danza de Arcos (1)

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Murchanteko Paloteadoaren arku dantza bat da. «Arcos de Pasar» izenarekin ezagutzen da egun, Murchanteko dantzarien artean, I. Aguadok jaso zuen «Danza del Arco» (lit. Arkuaren dantza) delakoa (Aguado, 1986, 19). Azalpen hau eman zion bere informatzaileak:

La danza del Arco era muy vistosa y elegante. Parecían verdaderos ejercicios de circo por el juego que hacían pasándose el arco por debajo de la garra, subiéndolo por la espalda y haciendo combinaciones ya ensayadas. Este número se hacía con la música y coro del estribillo, que se repetía hasta terminar el juego del arco [Arkuaren dantza oso ikusgarria eta dotorea zen. Zirkuko benetako ariketak ziruditen, arkua hankaren azpitik pasatuz, bizkarretik igoz eta entseatutako konbinazioak eginez egiten zuten jolasagatik. Atal hau Estribilloaren musika eta koruarekin egiten zen, eta hori errepikatu egiten zen arkuaren jolasa amaitu arte] (Aguado, 1972, 22).

Aguadok jasotako informazioaren arabera Estribillo-ko melodiarekin dantzatzen zen. Mikel Aranbururen arabera:

La tercera melodía (que da Aguado), titulada Estribill...irakurri gehiago

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Arku Dantza

Dantzaren ezaugarria nabarmenena dantzariek daramaten arkua da. Arku hau apainduta ala apaindua gabea izan daiteke. Nafarroako arku dantzak Ebroko Erriberaldeko makil dantza edo paloteadoren esparruan eman dira eta beraien patu berbera jasan dute: XX. mendearen hasieran jada galduta zeuden. Aurreko mendearen 70ko hamarraldian, tokian tokiko zein kanpoko eragileen ikerketaren eskutik etorri zen dantza hauen berreskurapena.

Mota honetako beste dantzak ikusi:

Murchanteko Paloteadoa. Danza de Arcos (1). 2016. It.: Roberto Apastegui
BIDEO GALERIA
Murchanteko Paloteadoa. Danza de Arcos (1). 2016. It.: Roberto Apastegui Mangado