Auritzeko Pañolo dantza

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Inguru dantza
Azalpena: 

Aurizko Ingurutxoaren lehendabiziko dantza da. Pañolo dantza Nafarroako ekialdeko dantza mistoetan erabiltzen den izena da. Hala ere, ondoko herriko melodiari beste izen bat ematen dio Donostiak: Surtzapi-dantza (Donostia, 1994, 2089).

Bikoteak zapi batez lotuta plazaren inguruan dantzatzen dira eta hortik datorkio izena. Dantza egin ondoren zubia egiten da.

Herri askotan bezala hemen ere, lehenengo postuek bazuten garrantzia berezia. Lehenbiziko eta azken dantzariak prioreak ziren. Gazteen artean hautatzen ziren ordezkariak ziren eta beren eginkizunen artean dantza «irekitzea» zegoen.

Ingurutxoaren lehendabiziko dantza gisa aurkeztu arren, ditugun deskripzioetan eta San Joan eguneko ospakizunari dagokionez, ingurutxoaren aurretik Ezkila-fraile izeneko dantza egiten zen plazan. Mutilak beraz, plazan zeuden ingurutxoa hasten zenerako.

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
Aurizko Ingurutxoa. Pañolo dantza. It.: Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldea
BIDEO GALERIA
Aurizko Ingurutxoa. Pañolo dantza. It.: Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldea
Aurizko Ingurutxoa. 2015. Pañolo dantza. It.: Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldea