Auritzeko Soka dantzak

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Aurizko Ingurutxoko Soka dantzak soilik Patxi Arrarasek deskribatzen ditu. Ez dira ez Argia Dantza Taldeko informazioetan agertzen, ez eta Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeko ikerketan ere.

Patxi Arrarasen iritziz Ingurutxoa gizonezkoen Soka dantza batekin hasten zen. Soka dantza honetarako Aita Donostiak argitaratutako Karrika-Soinua (Aurizko hirugarren dantza) (Donostia, 1994, 2068) edo Irigaraik «7» zenbakiarekin izendatzen duena erabiltzen du. Agian ez da kasualidadea izango urte batzuk lehenago Argia Dantza Taldeak melodia bera erabili izana bere Aurizko Ingurutxoarako (Urbeltz, 2006, 42).

Arrarasek bigarren Soka dantza bat agintzen du: hau nesken Soka dantza. Zerbitzariek «gidatuta» nesken ilara sartzen da plazan. Nesken soka zapien bidez ere osatzen da eta buelta eman eta gero mutilen sokari gehitzen dira soka bakarra osatuz (Arraras, 1983, 121). Soka dantza honetarako Aita Donostiaren beste Karrika-soñu bat erabiltzen du: Aurizko zazpigarren dantza (Donostia, 1994, 2068). Soka mistoa osatzeko beste melodia bat erabiltzen du: Donostiak «Karrika-soñu (Llegada de Joshe Angel)» gisa aurkezten duena.

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
BIDEO GALERIA