AURITZEKO INGURUTXOA

AURKEZPENA

Aurizko Ingurutxoa. Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldea
FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Egiten ez den dantza da. Berez, ingurutxoen familiako dantza da, hau da bikoteka eta bi lerrotako zirkulu irekian egiten den dantza. Mantendu diren ingurutxoen gisan, hainbat dantza ezberdinez osatua dago: Pañolo dantza, andre dantza, fandango, txakur dantza eta biribilketa. Ondoko bideoan ikus daitekeen Ezkila frailea, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak berreskurapen lekukotasuna da.

Herria:

NOIZ
Data: 
Ez da dantzatzen
AZALPENA
Azalpen historikoa: 

1921ean Aita Donostiak argitaratu zituen Orreagako partiturak eta beraien artean jasotzen den dantza bat (Surtzapi dantza) harreman estua dauka Aurizko Pañolo-dantzarekin. Baina soilik Orreagako dantzak jasotzen ditu.

Urte batzuk geroago (1930) Aurizko semea zen Agustín Irigaraik Aurizko dantzak dantzatzen ziren giroaz eta dantzen hurrenkeraren berri emango digu. Agustín Irigaraik bere gazte garaiko San joango egunaren deskribapena egiten du:

...irakurri gehiago