DEIKAZTELUKO ARTZAIN DANTZAK

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Jadanik egiten ez den dantza. Artzainen dantzak Gabon gauean eta Eguberri egunean artzainek edo haiek bezala jantzitako pertsonek egiten zituztenak ziren.

Eguberrietan egiten diren mezen artean, bada “artzainen meza” deitzen dena, artzainek Jesukristori egindako gurtza oroitarazten duena. Meza horietan artzainak dantzatzen ziren, bainan elizen barnean egiten ziren ospakizunak Eliza katolikoak ez-egokitzat hartu zituen eta debekatu egin zituen ospakizunak eta dantzak desagerraraziz.

Deikaztelun ospatutako dantzaz eta ospakizunaz José María Iribarren mintzatu zitzaigun bere “De Pascuas a Ramos” liburuan (1946, 163):

Duela hirurogei bat urte, Deikaztelun eta Oilar-mezan, elizaren pasabide nagusitik herriko etxe nagusietako sei-zortzi artzai ateratzen ziren dantzatzera, beren lanbidearen jantzia eramaten zutela. Dantza hauen bitartean gabon-kanta hau kantatzen zuten:

Entre pajas nace

el niño Manuel

y a su lado tiene

la mula y el buey

Jimeno Juríok ere bere “Folklore de invierno” lanean, lerro batzuk eskeintzen dizkie honelako dantzei:

“Gure mendearen (XX.mendea) hasiera arte egin ziren gure elizetan Artzainen dantzak; guk dakigula Lizarraldeko hegoaldean (Aguilar, Deikaztelu, Cárcar, Andosilla, Azagra) eta Zangozako merindadean (Uztarroze, Itzaltzu, Galipentzu), Erriberrikoan (Santacara, Faltzes, Erriberri, Tafalla eta Orbaibarko hainbat herritan) eta Tuterakoan (Corella eta Fitero gutxienez)” (Jimeno Jurío, 1988,199)

1986. urtean, Ortzadar Elkarteak T emakumeari (1907an jaioa) elkarrizketa egiten dio artzainen dantzak hauek ikusi zituelako. Hau da txostenaren zatia:

(urte berriaz mintzatzen) Gauean meza egiten zuten eta artzainak dantzatzen ziren. Eguberri eta Errege egunean ere  meza egiten zen gauean eta artzainak dantzatzen ziren. Artzai hauen gehienak zaharrak ziren eta gazteren bat ere bazegoen, bainan haien semeak izaten ziren. Bikoteka dantzatzen ziren eta kitarraz, bandurriaz eta “guerrillo”-ekin laguntzen zen gabon-kanta baten soinura. Soinu tresna hauek herrian zeuden sei musikariek jotzen zituzten. Hortaz aparte, organoa ere jotzen zen eta airea ateratzen den tokietan buztinezko kazolatxoak urarekin jartzen ziren eta ematen zuen txoriak kantatzen ari zirela. Bi bertso hauek kantatu zizkigun:

“Yo mi zamarra he de llevar

pues heladito el pobre estará…”

Bere ahizpa, moja zena, ondoko hau kantatu zigun:

“Hay qué lindo y qué bello

qué gracioso el niño está,

sus ojitos ya se entonan

Ai! que sí lo quiero adorar”.

Gabon-kanta hau ondoren kantatzen zutela artzainek esan zigun T-k, baina ez zuen argi utzi lehendabiziko bertsoen ondoren kantatzen zenik.

Artzainak bikoteka joaten ziren dantzan y balsaren pausoaren antzeko urratsarekin. Eman zigun azalpena hau zen: Bikoteka joaten ziren emakumeen eta gizonen arteko bereiztasuna egiten zuen pasabidetik; batzuk aurrerantz zihoazen eta beste batzuk gibelka (edo gora eta behera) eeta gero, une zehatz batean, elkarren artean gurutzatzen ziren. Eskuan zeramaten makilarekin zoruan kolpatzen zuten.

Emakumea zazpi bat urte zituen dantza ikusi zituenean; badira 70 bat urte egiten utzi zela. (Ortzadar, 1986, Informe 080/1)

2013. urtean Lizarraldeko Herri Dantzen Tailerrak berreskuratzen du tradizioa dantza berriak sortuz.


 IKUS. ARTZAINEN DANTZAK eta DEIKAZTELUKO PASTORELA

Herria:

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA