DEIKAZTELUKO PASTORELA

AURKEZPENA

Deikazteluko Pastorela. 2013. Lizarraldeko Herri Dantzaren Tailerra
FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Gaboneko Oilar-mezaren ondoren, artzainak elizan sartzen dira eta hor daudenak dantzak ikustera gonbidatu eta gero, honako dantza hauek dantzatzen dituzte: Bolerak eta Itzurun. Ondoren, Elizaren barruan dantzatzearen debekuari buruzko antzezpen bat egiten da eta bukatzen denean, parrokiako koruak “Ro, mi niño, ro” gabon-kanta abesten du. Bukatzeko, artzainek Bolerak dantzatzen dute eta horrekin elizatik ateratzen dira.

 

Herria:

NOIZ
Data: 
Abenduaren 24. Arratsaldeko 19'30etan
Aldizkakotasuna: 
Urtero

Ziklo honetan dauden dantza motak:

Ziklo hau osatzen duten dantzak: 
NON
Tokia: 
San Emeterio eta San Zeledonio Parrokia
Geokokapena: 

AZALPENA

Arratsaldeko 7’30etan egiten da Deikaztelun Oilar-meza. Hori bukatuta, artzainetako bi elizan sartzen dira ate nagusitik artzainen segizioaren aitzindari eta aldarera hurbilduz, elizan daudeneigonbitea luzatzen diete artzainek eginen dituzten dantzak ikusteko. Artzainak bi aitzindari hauen atzetik sartzen dira elizan Bolerak dantzatuz pasabide nagusian. Segidan Itzurun dantzatzen dute. Gero, antzesleek duela 100 urte elizen barruan dantza egiteko debekuaren gaineko antzespen txiki bat egiten ...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Eguberrietan egiten diren mezen artean, bada “artzainen meza” deitzen dena, artzainek Jesukristori egindako gurtza oroitarazten duena. Meza horietan artzainak dantzatzen ziren, bainan elizen barnean egiten ziren ospakizunak Eliza katolikoak ez-egokitzat hartu zituen eta debekatu egin zituen ospakizunak eta dantzak desagerraraziz.

Deikaztelun ospatutako dantzaz eta ospakizunaz José María Iribarren mintzatu zitzaigun bere “De Pascuas a Ramos” liburuan (1946, 163):

...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

“Artzainak” dira protagonistak. Hauek gizon zein emakumezkoak izan daitezke eta kopuru ez finko batean. Izan daiteke “artzain zuzendari” bat segizioaren buruan doana eta besteak gidatzen dituena.

Bestelako parte hartzaileak: 
Debekuaren antzezpena Deikazteluko “Atarapana” Antzerki Taldeak egiten du. Deizkazteluko Parrokiako koruak “Ro, mi niño, ro” gabon-kanta kantatzen du. Eta dantzaren musika Deikazteluko Bizkarra Bandak eta Ruiz-Etxeberria Lizarrako gaitariek jotzen dute.

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Deikazteluko Pastorela. Bolerak. 2014
Deikazteluko Pastorela. Itzurun. 2014
ARGAZKI GALERIA
JANZKERA

Koadrodun atorra kotoitua; “Bergarako urdin” koloreko mahoizko galtzak edo pana ilunezkoak. Belarretako zapia (urdina eta zuria) lepoan eta gerrian gerriko beltz bat. Artilezko galtzerdiak eta goma beltzezko edo larruzko abarkak. Buruan txapela daramate. Honen guztiaren gainetik ahuntz larruzko “espalderoak” eta “delanteroak”

Artzainaren batek turutatxoa eramaten du ere bai. Turuta horrekin  egiten zuten ahuntzak biltzeko abisua, mendira eramateko. Artzain-zakua eta zahatoa e...irakurri gehiago

MUSIKA
Musikariak: 
Lizarrako "Ruiz-Echeverria" gaitariak, Deikazteluko "Bizkarra" Banda eta Parrokiako abesbatza
Soinu tresnak: 
Gaitak, Banda. Dantzariek kriskitinak erabiltzen dituzte laguntzeko (aintzinean, harriak edota teilak erabiltzen zituzten).
Grabaketen egilea: 
Joan Mari Beltran
Garapena: 

1917. urte aldera artzainek dantzatzen zuten gabon-kanta kitarra, “guerrillos” (pandereta), danborra eta bandurriaz lagunduta egiten zuten.

Bolerak dantzatzeko soinua Deikazteluko gaitariak izan ziren Aniceto Echeverria Alonso eta bere semeen Lucas Echeverrria eta Teófanes Echeverriarena da. “Boleras” izeneko obra hau Francisco Beruete bildutako soinuen bilduman agertzen da eta Iruñeko Gaiteroek argitaratu zuten (1976). Silvestre Peñas jaunaren arabera, Aniceto eta Teófanes Echeverria Deikazteluko aspaldiko gaitarien obra litzateke. Lan hau Txanbela musika taldeak argitaratu zuen izen bereko diskoan 1984. urtean, IZ diskoetxean.

“Bolera” hauen jatorriari buruz ez dago asko esaterik eta zaila da jatorri hori ezartzea. Baliteke gaitari hauen ekoizpena izatea, baina ezin da baztertu haiek bisitatutako tokietatik hartzea ere. Izan ere, Deikazteluko gaitariek herritik kanpoko beste toki askotan jo zuten, bakarrik ala bandekin. Hori da, adibidez, Bilboren kasua. Toki hauetan abesta ahal izan zuten beren errepertorioa. Zehazki, bolera hauek Aragoiko Tauste herrian jotzen eta dantzatzen dira aspalditik. Han “Tausteko Boleroa” deitzen diote eta Tausteko Danceren parte ez bada ere, beti egiten da berarekin batera eta era herrikoian dantzatzen da. Tauste eta Lizarrako gaitarien arteko harremana oso zaharra da (Cebamanos, 2012) eta hor egon daiteke gure Boleren jatorria. “Bolero taustano” eta “bolero navarroren” partiturak Cebamanosek argitaratu zuen Tausteko Danceari buruzko monografian aurki daitezke (Cebamanos, 2005).

Pastorelako beste soinua “Itzurun” da. Joan Mari Beltranek “Orhiko Xoria” (Elkar, 2006) diskoan argitaratu zu. Beltranek Lizarrako gaitariak ziren Perez de Lizarragatarrengan (“Zapatericos””, goitizenez) pentsatuz sortu zuen. Hasiera batean "Lizarratik Donostiara” deitzea pentsatu bazuen ere (gaitarien bizipenetan pentsatuz), gero Gipuzkoaldeko erraldoi-konparsa bati eman zion Itzurun izenarekin.

Tailerrean erabaki zen Itzurun hartzea gaitari ematen zion protagonismoarengatik.

“Ro, mi niño, ro” gabon-kanta Silvestre Peñas Echeverria konpositore, organo-jolea eta zuzendariaren obra da (Deikaztelu, 1896 - Iruñea,1985).