Deikazteluko Bolerak

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Bolerak izeneko dantzarekin elizako pasabide nagusitik sartzen eta ateratzen dira artzainak elizatik. Lizarraldeko Herri Dantzaren Tailerraren partaideek sortu zuten. Bere aurrekaririk hurbilena Gabonetan egiten zen Oilar-mezan Deikazteluko hainbat artzainek egiten zuten dantzetan dago. Dantza honen hala moduzko deskribapenak T andereak eman zigun. 1907. urtean jaioa, txikitan izan zuen ikusteko aukera:

“(urte berriaz mintzatzen) Gauean meza egiten zuten eta artzainak dantzatzen ziren. Eguberri eta Errege egunean ere  meza egiten zen gauean eta artzainak dantzatzen ziren. Artzai hauen gehienak zaharrak ziren eta gazteren bat ere bazegoen, bainan haien semeak izaten ziren. Bikoteka dantzatzen ziren eta kitarraz, bandurriaz eta “guerrillo”-ekin laguntzen zen gabon-kanta baten soinura… Artzainak bikoteka joaten ziren dantzan y balsaren pausoaren antzeko urratsarekin. Eman zigun azalpena hau zen: Bikoteka joaten ziren emakumeen eta gizonen arteko bereiztasuna egiten zuen pasabidetik; batzuk aurrerantz zihoazen eta beste batzuk gibelka (edo gora eta behera) eta gero, une zehatz batean, elkarren artean gurutzatzen ziren. Eskuan zeramat...irakurri gehiago

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
Beste dantzak ziklo honetan: 
Bolerak. 2013
BIDEO GALERIA
Deikazteluko Pastorela. Bolerak. 2014