Lekarozko Alki dantza

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Zikiro beltza
Azalpena: 

Jadanik egiten ez den dantza

Lekarozko Alki dantza irri dantza bat da. Baztango Irri dantzak Baztango eta Euskal Herriko hainbat dantza taldeek mantentzen eta irakasten dituzte. Dantza hauetarik zenbait ere eskoletan irakasten dira.

Bai R.M. de Azkuek (1922), bai A. Donostiak (1922) eman zuten «Zikiro dantza» izenarekin ezagutzen zen dantza bat. Biek Lekarozen jaso zuten dantza honen doinua. Azkue bakarrik dio Jaurrietako «Axuri beltza»-ren letra bera duela (Azkue, 1922, 359) eta azken honi buruz dio:

…pertenece Axuri beltza al género de danzas llamado Mutil dantza en Nabarra [Axuri beltza Nafarroako mutil dantza generoko kidea da] (Azkue, 1922, 296)

Aita Donostiak bere aldetik, doinuaren izenburuan kokatzen du dantza mutil dantzen artean: «Zikiro beltza (mutil-dantza».

Alki dantza izenarekin F. Arraras ezagutarazi zuen (Arraras, 1987, 54), baina honek, bere obretan ohikoa den bezala, ez zuen bere informazioaren iturririk aipatu. Hala ere, «Zikiro beltza» bezala ere ezagutzen dela esaten du eta bere koreografiaren deskribapen zehatza ematen du.

Arreta...irakurri gehiago

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA