Irisarriko Dantza Luzea

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Dantza Luzea Soka dantza mistoa da, eta neskak eta mutilak zapi batez lotuta daude. Zirkulu irekian egiten den Karrika dantza edo kalejira da, zati zeremonialago bat izan dezakeena. Inauterietan edota kabalkadetan dantzatzen da.

Irisarriko Dantza Luzea Nafarroa Behereko beste herri batzuetan dantzatzen den Dantza Luze tradizionalenaren eguneratze koreografikoa da. Bere alderdi musikala ez da aldatzen eta Sagasetak Luzaideko Dantza Luzerako  proposatu zuen eskema ikus dezakegu: A-bis, A, A-bis, B, C-bis, D, E. eta F (Sagaseta, 2011, 338). Aldaketak koreografian gertatzen dira:

Bere lehen mugimenduak, musikalki, A-bis eta A zatien segida bat da, musikarien nahieran edo aurretik erabakita. Lehenik eta behin, neskak agertzen dira plazan sokan dantzan, Sagasetak «Dantza luzearena» (kontrapasa) deitu zuen urratsarekin, zirkulu itxi bat osatu arte. Sarrera honek gogoarazten du Izabako ttun-ttunari buruz Arrarasek ematen zuen deskribapena:

Son las muchachas quienes salen a la pla...irakurri gehiago

Ziklo honen parte da: 
Dantza Luzea. Irisarri
BIDEO GALERIA
Irisarri. 2012. Dantza Luzea. Dantzan.eus