Donapaleuko Dantza Luzea

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Dantza Luzea neskek eta mutilek, zapi batez elkartuta, soka bat osatuz dantzatzen duten dantza bat da. Zirkulu irekiko soka dantza da, noranzko antihorarioan dantzatzen dena. Donapaleun Dantza Luzea inauterietan, Libertimenduetan edo kabalkadetan dantzatzen da.

Luzaideko Dantza Luzearen eskema bera jarraitzen du. Oraingo konposizio musikalaren osaketa Luzaideko bera da. Sagasetak Luzaiderako ematen zuen eskema jarraituz: A-bis, A, A-bis, B, C-bis, D, E. eta F (Sagaseta, 2011, 338). Aldaketak koreografian daude.

A eta A-bis zatiak berdin segitzen dira. C-bis zatiko urratsak aldatzen dira. Luzaiden kontrapasak badaude, hemen Zuberoako jauzien unitate «solemne» edo «nobleetan» erabiltzen diren urratsak dantzatzen dira, modu azkarrago batean dantzatuak. Hau da, zati hau jauzia bihurtzen da. Zuberoako branlea oroitarazten du, dantzariak zapiez loturik daude eta. Hauek dira zati horren urratsen segida: Sinple lauetan, Biga, Sinple, Ezker, Eskuin, Sinple, Eskuin, Ezker, Sinple.

B eta D zatietan, deietan, muturretako dantzariek bira ematen diote bere buruari, baina antrexatak eginez. D bukatzen ...irakurri gehiago

Herriak:

Beste dantzak ziklo honetan: 
Dantza Luzea. Irisarri
BIDEO GALERIA
Dantza Luzea. Donapaleu, 2023. Inauteriak. It.: Dantzan.eus