Makil dantza

FICHA EN CONSTRUCCIÓN


Leitzako Ezpata dantza bere momentuan herriak bereganatutako Bizkaiko Ezpata dantzan du jatorria eta oinarria, egun erabat leitzartzat onartzen dena. Bizkaiko ezpata dantzan bezala, Leitzakoan hainbat dantza egiten dira: banaka zein taldetako dantzak, ezpata dantzak, makil dantzak eta bandera dantza egiten dira.

Martzillako Zaindari Santuen omenezko Dantzak Martzillako bi zaindarien ospakizun egunetarako sortutako dantzak dira: Plu-ko Ama Birjina eta San Bartolome. Tokiko folklorean txertatzeko asmoz sortutako dantza berriak dira. Bere errepertorioak Erriberako Makil Dantza gogorarazten du, baina kasu honetan ez dago antzezpenik: Kalejira, Arku Dantza, Makil Dantza eta Fandango.

Dantza eta herri-antzerkia batzen dituen adierazpen folklorikoa da Paloteadoa. Corellako Paloteadoaren tradizioa 2025ean berreskuratzen da, antzezpen teatralak dantza tipikoak lagun dituela: zinta dantza, makil dantzak eta arku dantzak. XIX. mendearen amaieran desagerturik, 1977an Ortzadar Elkarteak burutu zuen ikerketa kanpainan dantza bat berreskuratu zuen, orain arte dantzari talde horren errepertorioan soilik mantendu dena. Oraingo Paloteadoa osatzen duten dantzak makil dantzak, arku dantza, zinta dantza eta paseoa dira.

Jadanik egiten ez den dantza multzoa da. Paloteadoa herri antzerkia eta dantza batzen dituen folklore adierazpena da. Cintruéngoren kasuan XIX mendetik XXra pasatzeko momentuetan galtzen da betiko paloteadoa, Nafarroako Erriberaldeko beste hainbeste herrietan bezala. Bere albisteak garaiko prentsa ematen dizkigu eta horren bidez badakigu mota ezberdinetako dantzak egiten zirela: zinta dantzak, makil dantzak, arku dantzak...

Paloteadoa herri antzerkia eta dantza batzen dituen folklore adierazpena da. XIX.mendearen bukaeran edo XX.-aren hasieran galdutako paloteadoa 2016an berreskuratzen da Buñuelen, aurreko beste saiakera baten porrotaren ondoren. Bere dantzen artean arku dantza, makila dantzak, zinta dantza, paseoa eta cortesiak aurki ditzakegu.

Orriak