ARANTZAKO DANTZA LUZEA

PRESENTACIÓN

FICHA TÉCNICA
Otras denominaciones: 
Arantzako dantza, Arantzako zortzikoa
Descripción breve: 

Gaur egun Dantza luze izenarekin dira ezagunak Arantzako dantzak eta herriko bestetan (abuztuaren 15ean) dantzatzen dira. Aitzinean Inauteri garaian eta Sanjuanetan ere egiten ziren. Ziklo bat osatzen dute eta barnean bi mutil dantza, soka dantza bat, neska dantza eta zubi dantza ditu. Horri neskak sartzeko erabiltzen den errituala eta musikak gehitu behar zaizkio.

Pueblo:

CUÁNDO
Fecha: 
Abuztuaren 15, 12etan
Periodicidad: 
Urtero

Tipos de danzas que hay en este ciclo:

DÓNDE
Lugar: 
Herriko Pilotalekuan, karrikan eta plazan
Geolocalización: 
DESCRIPCIÓN

Herriko bestatako egun nagusian, Ama Birjina egunean hain zuzen ere, meza ondotik jendea frontoira inguratzen hasten da, bertan herriko dantzariak ikustera. Dantzan parte hartzen duten dantzari eta txistulariak plazan esperoan egoten dira. 

Kalejira batekin frontoira sartzen dira bikoteka (neska eta mutilak) osatutako ilara luze batean txistularien gibeletik. Txistulariak frontoi erdian kokatzen dira eta mutilek lehenengo mutil dantza edo zortzikoa dantzatzen dute lehenda...leer más

Descripción histórica: 

Edozein herri adierazpenarekin gertatzen den gisan, Arantzako dantza luzea dantzatzen hasi zeneko data zehatzik ez dago, ez eta bere garapen historikoari buruzko daturik. Daukagun informazio bakarra argazki zaharrek ematen digute. Dauzkagun argazkirik zaharrenak  1925 eta 1931koak dira eta hor janzkeran aldaketak ikus daitezke.

Gerra Zibilak (1936-1939) tradizioaren lehengo etena suposatu zuen, harik eta 1943-44 urte inguruan eta lehendabiziko aldiz, dantzak berreskuratu ziren. &n...leer más

Participantes-dantzaris: 

Ez dago partehartzaile kopuru zehatzik. Dantza ikasi duen edozeinek dantzatzen ahal du eta, beraz, eguna iritsi arte ez da jakiten zehazki zenbat dantzari izanen diren. Gaur egun herriko haur eta helduek batera dantzatzen dute. Azkeneko urtean 40tik gora herritar atera ziren dantzara, haur eta heldu. Gehienetan neska gehiago izaten dira mutilak baino.

Duración: 
30 minutu

MULTIMEDIA

GALERÍA DE VIDEOS
Arantzako Dantza Luzea. 2007. Ttipi-Ttapa Telebista
GALERÍA DE FOTOS
INDUMENTARIA

Neskak: Espartzin xuri-gorriak (lokarri gorriekin), gerritarainoko media zuri finak, gona zuria fieltrozko bi marra gorriekin (hauen arteko distantziak berdina behar du gona guztietan), mauka luzedun blusa zuria eta txaleko gorria.

Mutilak: Espartzin xuri-gorriak (lokarri gorriekin), galtza zuriak, gerriko gorria, galtzerdi zuriak, ator zuria mauka luzeduna, lepoan pain...leer más

MÚSICA
Músicos: 
Txistulariak eta atabalaria
Instrumentos: 
Txistu taldea (txistu eta atabala)
Evolución: 

Txistua eta atabala izan dira ohiko soinu-tresnak. Lehengo garaietan txistulariei “ttunttunlaiak” erraten zitzaien. Txistulari zaharragoek gazteagoei irakasten zieten.

Gaur egun jotzen dutenak: 

Txistulariak: Nerea Altzuri, Aintzane Pikabea, Amaia Apezetxea, Leire Mitxelena, Amaia Telletxea.

Atabalaria:  Raul Iparragirre.

Inauterietan mozorroek dantzatzen zutenean eta txistulariak falta zirenean, akordeoia ere lagun izaten zuten, zortzikoa dantzatzeko.