Jadanik dantzatzen ez den irri dantza.
Hiru aulkirekin egiten den aulki dantza da. Hiru aulkiei dagozkien hiru dantzarik parte hartzen dute. Melodiaren erritmoa jarraituz nahastu gabe dantzatu behar dute aulkien artean, beste dantzariekin tupust egin gabe.
Silla dantza beste toki batzuetan katadera dantza, aulki, alki, katedra dantza izanarekin ere ezagutzen da. Iribasko kasuan 1973. urtean jaso zuen Beltranek J.B. Lasartek irakatsia. Dantza hau «edozein festa eta ospakizunetan» egiten zen. Dantzak bi zati ditu eta Beltranek «dantza» eta «jokua» izenekin ezagutarazten ditu (Beltran, 2016, 13).
Hiru aulki ilaran jarri behar dira batetik bestera metro eta erdiko edo bi metroko tartea utzita. Dantzariek bizi bizian jira bira egiterakoan aulkiak ez mugitzeko, edo ez botatzeko, aulki bakoitzaren gainean atzekoz aurrera pertsona bat esertzen da auldiaren bizkarraldea besoekin helduz” (Beltran, 2016, 13). Hasierako posizioan hiru dantzariek beren pareko ezkerraldean dituzte aulkiak. Musika hasten denean dantzariak pixkanaka eta dantzan badoaz erlojuaren kontrako norabidean beste muturreko aulkira heldu arte. Honetarako erabil...leer más
Hiru aulki ilaran jarri behar dira batetik bestera metro eta erdiko edo bi metroko tartea utzita. Dantzariek bizi bizian jira bira egiterakoan aulkiak ez mugitzeko, edo ez botatzeko, aulki bakoitzaren gainean atzekoz aurrera pertsona bat esertzen da auldiaren bizkarraldea besoekin helduz” (Beltran, 2016, 13). Hasierako posizioan hiru dantzariek beren pareko ezkerraldean dituzte aulkiak. Musika hasten denean dantzariak pixkanaka eta dantzan badoaz erlojuaren kontrako norabidean beste muturreko aulkira heldu arte. Honetarako erabiltzen den melodiak hiruko erritmoa du eta hiru aldiz jotzen zen. Jokua edo dantzaren bigarren zatia horren segidan egiten da eta horretan dantzariak aulkien artean mugitzen dira «zortzikoak» egiten, aulkiak inguratzen ezkerretik edo eskuinetik. Azkena joaten dena erdiko aulkira ailegatzen denean bera inguratu eta norabidea aldatu behar du, dantzarien lehendabiziko postuan jarriz. Jokoa lehendabiziko dantzaria zenak, azkenak erdiko aulkiari buelta ematen dionean ez harrapatzean datza. Kasu horretan, «harrapatzen badu bizkarreko bat edo antzeko kolpea emango zion» (Beltran, 2016, 15).
Dantza honen giro tradizionala etxea edota taberna izan dira. Bi esparru hauetan dibertitzeko aukerak denborarekin aldatu izan dira eta orain Iribasko Besakaitz Dantza Taldeak eskeintzen du Silla dantza bere emanaldietan soilik.