Iribasko Silla dantza

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Aulki dantza, Katadera dantza
Azalpena: 

Jadanik dantzatzen ez den irri dantza.

Hiru aulkirekin egiten den aulki dantza da. Hiru aulkiei dagozkien hiru dantzarik parte hartzen dute. Melodiaren erritmoa jarraituz nahastu gabe dantzatu behar dute aulkien artean, beste dantzariekin tupust egin gabe.

Silla dantza beste toki batzuetan katadera dantza, aulki, alki, katedra dantza izanarekin ere ezagutzen da. Iribasko kasuan 1973. urtean jaso zuen Beltranek J.B. Lasartek irakatsia. Dantza hau «edozein festa eta ospakizunetan» egiten zen. Dantzak bi zati ditu eta Beltranek «dantza» eta «jokua» izenekin ezagutarazten ditu (Beltran, 2016, 13).

Hiru aulki ilaran jarri behar dira batetik bestera metro eta erdiko edo bi metroko tartea utzita. Dantzariek bizi bizian jira bira egiterakoan aulkiak ez mugitzeko, edo ez botatzeko, aulki bakoitzaren gainean atzekoz aurrera pertsona bat esertzen da  auldiaren bizkarraldea besoekin helduz” (Beltran, 2016, 13).
Hasierako posizioan hiru dantzariek beren pareko ezkerraldean dituzte aulkiak. Musika hasten denean dantzariak pixkanaka eta dantzan badoaz erlojuaren kontrako norabidean beste muturreko aulkira heldu arte. Honetarako erabil...irakurri gehiago

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA
Iribas, Silla dantza. It.: Basakaitz Dantza Taldea