Jadanik egiten ez den aulki dantza bat da.
Ematen duen deskribapena Alkozko Silla dantzarena da, baina pentsa genezake Eugirako ere balio duenik.
Herri hontako dantza honen berri eta deskribapena M. José Subizak eman zigun Dantzariak aldizkarian Esteribarko jaiei buruzko lan batean (Subiza, 1987, 40). Larrasoañako deskribapena «Juego de las Sillas (Silla danza)» atalean ematen du:
En Larrasoaña era un juego que privilegiaba la rapidez de reflejos. En Eugui además debían bailar según el ritmo de la música. En Larrasoaña tenía las siguientes características: Participaban tanto los chicos como las chicas, y consistía en poner tres sillas. Los jugadores tenían que pasar entre las sillas en forma de zig-zag, mientras cantaban una canción. Los jugadores debían realizar el mayor número de pases posible, pero sin tirar las sillas. El que tiraba una se salía del juego. Ganaba el participante que había dado más vueltas.[Larrasoañan erreflexuen azkartasuna lehenesten zuen jolasa zen. Eugin, gainera, musikaren erritmoaren arabera dantzatu ...leer más
En Larrasoaña era un juego que privilegiaba la rapidez de reflejos. En Eugui además debían bailar según el ritmo de la música. En Larrasoaña tenía las siguientes características: Participaban tanto los chicos como las chicas, y consistía en poner tres sillas. Los jugadores tenían que pasar entre las sillas en forma de zig-zag, mientras cantaban una canción. Los jugadores debían realizar el mayor número de pases posible, pero sin tirar las sillas. El que tiraba una se salía del juego. Ganaba el participante que había dado más vueltas.[Larrasoañan erreflexuen azkartasuna lehenesten zuen jolasa zen. Eugin, gainera, musikaren erritmoaren arabera dantzatu behar zuten. Larrasoañan ezaugarri hauek zituen: Mutilek zein neskek parte hartzen zuten, eta hiru aulki jartzen ziren. Jokalariek sigi-saga egin behar zuten aulki artean, kantu bat kantatzen zuten bitartean. Jokalariek ahalik eta pase gehien egin behar zituzten, baina aulkiak bota gabe. Aulki bat botatzen zuena jokotik irteten zen. Buelta gehien eman zituen parte-hartzaileak irabazten zuen] (Subiza, 1987, 40).
Subizaren informatzailea Larrasoañakoa zen eta lana argitaratzen den momentuan 77 zituen (Subiza, 1987, 39).
Kanta bat aipatzen duen arren, ez du haren letrarik ematen, ez eta bere soinurik ere. Agian, Eugiko Katadera dantzarentzat ematen duena da.