Dagoeneko egiten ez den joku dantza da.
Azkuek jaso zuen dantza honen doinua eta deskribapena bere Cancionero Popular Vasco delakoan (Azkue, 1925, 322). Berak dioen bezala, Ultzaman dantza honi Silla dantza deitzen diote baina, hala ere, Kadira dantza ematen dio izena:
Se ponen varias sillas en línea recta, dejando entre silla y silla un hueco para que por él puedan deslizarse los danzantes mientras cantan. El movimiento es siempre acelerado. A los que cometen algunas pifias se les golpea con alpargatas [Alki batzuk ilara zuzenean jartzen dira, alkien artean hutsune bat utziz, dantzariek bertatik pasa daitezen kantatzen duten bitartean. Mugimendua beti da azeleratua. Hanka sartzeren bat egiten dutenei espartinekin jo egiten zaie] (Azkue, 1925, 323).
Urte batzuk geroago, A. Donostiak argitaratu zuen Gure Herria aldizkarian Alkozko Silla-dantza, Katadera dantza gisa sailkatu zuelarik ondoko oharrarekin:
Danse appelée aussi KATADERA-DANTZA ou Danse des Chaises. J’en ai donné la description et quelques mélodies dans le nº Septembre-Octobre 1929 de Gure Herria. Á remarquer l'identité...irakurri gehiago
Danse appelée aussi KATADERA-DANTZA ou Danse des Chaises. J’en ai donné la description et quelques mélodies dans le nº Septembre-Octobre 1929 de Gure Herria. Á remarquer l'identité du trait mélodique des quatre mesures (deuxième ligne) avec la deuxième phrase du nº 3 signalé dans le nº Sept-Oct. Item, signalons l’apparition de la première phrase de la chanson si connue Adios, ene maitia, dans la finale de la mélodie qui je donne ici [KATADERA-DANTZA edo Alki Dantza ere deitua. Gure Herria-ko 1929ko iraila-urria zenbakian eman ditut bere deskribapena eta zenbait doinu. Azpimarratzekoa da (bigarren lerroko) lau konpasen ezaugarri melodikoaren eta Irail-Urriaren 3 zenbakia duenaren bigarren perpausaren arteko identitatea. Item, adieraz dezagun Adios, ene maitia kanta ezagunaren lehen perpausaren agerpena, hemen ematen dudan melodiaren amaieran] (Donostia, 1931, 104).
1929an argitaratutako hura Oskozko Alki Dantza da (Donostia, 1929, 104). Ematen duen deskribapena, haatik, Arnegiko Katadera dantzarena da, gainontzekoentzat balio duelakoan:
On met en rang trois chaises. Un danseur on met à côté de chacune. On se met à marcher, à serpenter parmi elles de façon que deux danseurs ne se rencontrent pas de face. Pour l’éviter, celui qui est le dernier, en arrivant à la dernière chaise, cesse de suivre ses compagnons et se retourne sans faire le tour de celle-ci, et se mets en tête des danseurs. On répète la danse tant qu'on voudra, ayant soin rendre de plus en plus vif le mouvement de la musique [Hiru aulki jartzen dira ilaran. Bakoitzaren aldamenean dantzari bat jartzen da. Ibiltzen hasten da, haien artean sigi-saga egiten bi dantzarik aurrez aurre topo egiteko moduan. Hau saihesteko, azkenak, azken alkira heltzean, bere lagunei jarraitzeari utzi eta buelta eman gabe, dantzarien buruan jartzen da. Dantza nahi adina aldiz errepikatzen da, musikaren mugimendua gero eta biziagoa izanda] (Donostia, 1929, 103).
Azkenik, F. Arrarásek ere dantza honen partitura argitaratu zuen (Katadera dantza. Ez du honetaz ezer esaten baina Donostiak argitaratutakoaren antzekoa da, bera ez esateagatik. Deskribapenerako Lanzko Katadera Dantzara zuzentzen gaitu. Honen deskribapena Donostiak ematen duena da.
Jasotako hiru doinuak (Azkue, Donostia eta Arraras) berdintsuak dira.
Nabarmentzekoa da letrarik gabe agertzen zaizkigula hiru bertsioetan. Soilik Azkuerenean agertzen zaigu etengabeko «la-la-la…» (Azkue, 1925, 322).