Jada egiten ez den Aulki dantza bat da.
Zikiro dantza izena dantzarekin kantatzen zen bertsoen lehenbiziko hitzetatik dator. Bere iturriak aipatu gabe, F. Arrarasek (Arraras, 1987, 40) jasotzen du herri honetako dantza hau, beste ikerle batzuk Larraun aldean ere jaso dutena. Honatx Arrarasek ematen duen kantaren letra:
Zikiro beltza ona dut bainan
obea buztan zuria
Dantzan ikasi nai duen orrek
nere zangoari begira.
Zertan ari aiz bakar dantzatzen
agertzen gorputz erdia?
Su ilun orrek argitzen badik
agiriko aiz guzia
Koreografiari dagokionez, Lanzko Katadera dantzarena dela dio. Musika aldetik Etxarri-Larraungo Alki dantzaren aldaera bat da.
Ikusileer más
Ikusi Iribasko Silla dantza