Jadanik egiten ez den dantza da.
Ziako Ingurutxoaren hirugarren dantza da hau. Beste Ingurutxo batzuetan «Inguru txiki» izena jasotzen du.
Dantzariak orain aske daude, baina aurreko bi zirkuluetan segitzen dute. Arrarasek deskribapen bitxia egiten du:
Movimiento 1º (8 compases). Traslación alrededor de la plaza marcando un paso en la primera parte del compás y otros dos pasitos cortos, con pies alternos, en la segunda y tercera parte.
Movimiento 2º (8 compases). En la repetición musical de los ocho compases del primer movimiento, los danzaris han cesado en su traslación en torno a la plaza y bailan in situ un punteado con las parejas enfrentadas y vuelta final.
Movimiento 3º (8 compases). En los primeros ocho compases de la segunda frase musical se hace un vaivén a derecha e izquierda, igual al realizado para la danza del Fandango.
Movimiento 4º (8 compases). Estos ocho compases corresponden a la repetición de la segunda frase musical, en los cuales, los bail...leer más
Movimiento 4º (8 compases). Estos ocho compases corresponden a la repetición de la segunda frase musical, en los cuales, los bailarines ejecutan rotaciones sobre sí mismos a derecha e izquierda.
[1. mugimendua (8 konpas). Plazaren inguruan dantzatu, konpasaren lehen zatian pauso bat markatuz, eta beste bi pauso labur, txandakako oinekin, bigarren eta hirugarren zatietan.
2. mugimendua (8 konpas). Lehen mugimenduko zortzi konpasen errepikapen musikalean, dantzariek plazaren inguruko translazioa eten dute eta aurrez aurre dauden bikoteekin punteatua eta amaierako bira dantzatzen dute in situ.
3. mugimendua (8 konpas). Bigarren musika-esaldiaren lehenengo zortzi konpasetan, ezker-eskuin dantzatzen dira, Fandango dantzarako egindakoaren berdina.
4. mugimendua (8 konpas). Zortzi konpas horiek bigarren musika-esaldiaren errepikapenari dagozkio. Bertan, dantzariek ezker-eskuin bueltak ematen dituzte beren buruaren gainean] (Arrarás, 1987, 74).
Mugimendu hauek txistulariak erabaki arte errepikatuko lirateke. Dantza bukatu nahi duenean «txistulariak KODAko sei konpasak» jotzen ditu, dantzari bikoteek orduan puntuatu bat egiten dute. Bere bukaeran «bikotekideek eskuin eskuak altxatzen dituzte, elkartuta, eta mutilak horrela osatutako zubiaren azpitik pasatzen dira» (Arrarás, 1987, 74).
F. Arrarasen lanekin beti ohartarazten dugun bezala, ez dago deskribapen honen jatorriaren informaziorik. Berak sortutako koreografia baten aurrean gaudela ematen du.
Aita Donostiak ere eman zuen dantza honen melodiaren berri (Donostia, 1984, 2113). Bi doinuak (Donostiarena eta Arrarasena) ez datoz bat.
Ingurutxoa zirkulu irekian, erlojuaren kontrako norabidean, eta bikoteka egiten diren dantzak ditugu. Dantza hauek beste dantza edo mugimendu koreografiko batzuek osatuak izaten dira, zeinak erritmo ezberdinak dutenez gero, dantza desberdintzat onar genitzakeen. Izan ere, aditu batzuen arabera, ingurutxoak beste dantza talde konplexuago baten barnean kokatu beharko lirateke: soka dantzekin batera sortzen den zikloa, hain zuzen. Ingurutxoa, izenak izen, Nafarroako mendialde gehienaren gizarte-dantza garrantzitsuena izan da. Hala ere, beste garaiotako balizko hedadura zabalagoaren lekuko oso salbuespen bitxia daukagu Lizarran mantendu den ingurutxoarekin, Larrain Dantzarekin. Ingurutxoa oso ahul heltzen zaigu aurreko mendaren lehendabiziko hamarraldietara eta 36ko gerrak akitzen du toki gehienetan. Hala baina, 70ko hamarkadaren azkenengo urteetan hasten da berriz ere euskal geografian zehar zabaltzen Lizarrako Larrain Dantzaren arraskatari esker.