BETELUKO INGURUTXOA

AURKEZPENA

Beteluko Ingurutxoa. 2021
FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Ingurutxoa erlojuaren orratzen kontrako norabidean eta bikotez osatutako biribilean dantzatzen den dantza multzo bat da. Bere izenak biribilean dantzatzeari egiten dio erreferentzia. Ingurutxoa osatzen duten dantzak tradizioaren egoeraren arabera osatua dago, hori herriaren arabera aldatzen delarik.

Beteluko Ingurutxoaren dantzak hauexek dira:

Inguru haundiak eta zubiak

Zortzikoa

Inguru txikia

Kalejira

Herria:

NOIZ
Data: 
Herriko festak, ekainaren 29ko 19'30etan
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Beteluko Frontoia
Geokokapena: 
AZALPENA

Ingurutxoa herriko festetan dantzatzen da, festen hirugarren egunean. Parte hartu nahi duen edonork dantza dezake. Horretarako bikoteetan bi lerro osatuz jarri behar dira bikoteak. Ingurutxoa hainbat dantzez osatua dago: Inguru haundiak, Inguru txikiak, Zortzikoak eta zubiak.

Bikoteak frontoian egiten dute Ingurutxoa, frontoiaren inguruan. Lehendabizi Inguru haundia dantzatzen dute eta ondoren lehendabiziko dantzaria eta azkena lehen Belauntziko edo zortzikoa dantza...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Ingurutxoa dantzatu gabe egon da uste askotan. Bere garaian festen hirugarren egunean dantzatzen zen Ingurutxoa, ezkonduen egunean (Mailope, 2022).

Lehendabiziko berreskurapena eskolarako egin zen 2005ean, gutxi gorabehera. Inauterietan Karrika dantza berreskuratzen zen bitartean, eskolan, egun horietan haurrek Ingurutxoa ikasi eta dantzatzen zuten. 2022an berreskuratu zen Betelu festa nagusientzat.

1987an argitartu zen hil ondoko eran Patxi Arrarasen Beteluko Ingurutxoaren desk...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Nahi duten bikote guztiak

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Beteluko Ingurutxoa. 2021. It.: Ortzadar
JANZKERA

Ez da jantzi berezirik janzten. Bakoitzak festetarako erabiltzen duena jantzi daiteke

MUSIKA
Musikariak: 
Herriko txistulariak: Estefania Olaetxea, Sorkunde Sotil eta Mirentxu Eskamendi
Soinu tresnak: 
Txistuak, danbolina
Garapena: 

Dantza honen lehendabiziko albisteak R.M. Azkuek eman zizkigun. Azkuek Ingurutxoaren bi melodia jaso eta argitaratu zituen bere Cancionero Popular Vasco delakoan «Ingurutxu I» eta «Ingurutxu II» izenburupean ( Azkue, 1922, 394-395). Bi melodiak Joaquín Balda zenari jaso zizkion.

1993an Txistulari aldizkarian agertu zitzaizkigun berriz ere Beteluko Ingurutxoaren partiturak (Agirregomezkorta, 1993, 10 or.). Testuan aipatzen da jatorria: 

Ale honetan jasotako bertxioa Beteluko txistularia zen Francisco Urrizalkiri zor diogu, berak jarri bait zuen musika guztia pentagraman (Agirregomezkorta, 1993, 10 or.). 

Patxi Arrarasek ere Beteluko Ingurutxoaren melodiak jaso zituen. Bere lanetan ohiko den gisan, ez du iturririk aipatzen eta, beraz, informazioa zalantzagarria da. Arrarasen lehen melodia, «Dantza Luze» izendatzen duena, Karrika dantzari dagokiona da; ematen duen «Zortzikoa» ez dago jasota Urrizalkiren partituretan; bere «Pañuelo dantza» Azkueren «Ingurutxo I»-ren beretsua da; eta azkenik, bere «Zakur dantza» Azkueren «Ingurutxu II» da.