Beteluko Ingurutxoaren Zortzikoa

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Zortzikoa lehen eta azken dantzariek, elkarren aurrez aurre, egiten duten dantza da. Zortziko izena du, baina melodia 2/4 erritmoan dantzatzen da.

Txomin Agirregomezkortak F. Urrizalki Beteluko txistulariari lau zortziko jaso zizkion. Patxi Arrarasek beste zortziko bat argitaratu zuen (Arrarás, 1987, 168), baina hau 5/8 erritmoan.

Ingurutxoan erabiltzen diren melodiak Karrika dantzan ere erabiltzen ahal dira eta dantzatzeko modu bera daukate.

Herriak:

BIDEO GALERIA
Beteluko Ingurutxoa. 2022. 1. Zortzikoa. It.: Ortzadar
Beteluko Ingurutxoa. 2022. 2. Zortzikoa. It.: Ortzadar