ARESOKO INGURUTXOA

AURKEZPENA

Aresoko Ingurutxoa. It.: Erran.eus
FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Ingurutxoa erlojuaren orratzen kontrako norabidean eta bikotez osatutako biribilean dantzatzen den dantza multzo bat da. Bere izenak biribilean dantzatzeari egiten dio erreferentzia. Ingurutxoa osatzen duten dantzak tradizioaren egoeraren arabera osatua dago, hori herriaren arabera aldatzen delarik. Areson Inguru handia, Zortzikoa, Inguru txikia, zubiak, Fandangoa, Porrusalda eta Biribilketak osatzen dute. Behin galdu bazen ere, 1988. urtetik berreskuratuz joan da eta orain osasun onean dago. Ba omen zegoen ere plazan sartzeko Soka dantza bat, orain egiten ez dena.

Herria:

NOIZ
Data: 
Abuztuaren 15 eta koadrilen egunean (zehaztu gabeko eguna)
Aldizkakotasuna: 
Urtero

Ziklo honetan dauden dantza motak:

NON
Tokia: 
Herriko Plaza
Geokokapena: 
AZALPENA

Nafarroako ingurutxo gehienak oso ahul heldu ziren 1936-39ko gerrara eta gehienak urte horretarako desagertuak zeuden. Aresoko ingurutxoa 1988. urtean berreskuratu zen lehengo aldiz baina 2003tik jarraitasunez, urtero egiten da. Bertan herriko gazteriak parte hartzen du eta jantziaren ohiko araua baztertu denetik parte hartzea oso handia da gazteen artean.

Abuztuaren 15ean herriko haurrek dantzatzen dute (prozesioa, meza, hamarretakoa, prozesioa eta ingurutxoa)....irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Ingurutxoaren lehendabiziko partiturak Aita Donostiari zor dizkiogu eta 1944. urtean jaso zituen Cándida Olaetxea eta Lorenzo Marzolengandik. 

Ingurutxoarekiko interesa Argia Dantza Taldeak berpiztu zuen eta horrela aurreko mendearen zazpigarren hamarraldian grabatu egin zen (Bautista Caballerok) eta 1988an berreskuratu zen Leitzako Saizar txistulariaren laguntzarekin. Ordutik Ingurutxoaren aldeko indarra ahulduz joan zen eta berrindartzeko umeek mantentzen dute ingurutxoa data ho...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Herriko gazteak

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Aresoko Ingurutxoa
JANZKERA

Berreskuratu zenetik “baserritar” jantziarekin dantzatu ohi da: mutilek mahoizko praka daramatela eta neskek gona urdin/beltza eta ator txuriarekin. Baina azken 2-3 urteetan hau aldatu egin da parte hartzea behera zihoala ikusirik. Orduan pentsatu zen koadrilen egunean egitea eta koadrila bakoitzak bere koloredun kamisetarekin egitea. 

MUSIKA
Musikariak: 
Txitulariak
Soinu tresnak: 
Txistua eta danbolina
Grabaketen egilea: 
Xabier Olazabal
Partiturak: 
EranskinaTamaina
PDF icon Aresoko Ingurutxoa-Partiturak241.94 KB
Garapena: 

Audioa akordeonarekin grabatu zen lehengo aldiz, hala jo zuelako bere garaian grabatu zuenak. Egun txistuarekin jo ohi da, baino herrian ez da txistularirik ingurutxoa jotzen duenik eta kanpotik, herriarekin harremana dutenak, etortzen dira jotzera.