Aresoko Soka dantza

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Jadanik egiten ez den dantza da. Arrarasek (1987) ematen digu dantza honen berri.

Jadanik egiten ez den dantza da. Dantzariak dantza honekin sartzen ziren plazan, musikaren erritmora ibiltzen zirelarik. Soka dantzaren melodia hainbat aldiz jotzen zen mutil guztiak plazan egon arte, denak eskutik helduta soka bat osatzen. Haien artean lehendabizikoa eta azkena danbolinausiak edo maiordomoak ziren eta hauen ondoan zerbitzariak. Behin denak sokan zirela, zubi bat egiten zuten lehendabiziko bi dantzariek haien eskuak altxatuta eta gainontzekoka, hirugarrenetik hasita, zubi horren azpitik pasa behar ziren. Zubia egin eta gero zerbitzariak ateratzen ziren neskak sokan sartzeko. Zerbitzariek neskak laguntzen dituzte beren tokiraino eta txapelaren kolpe batez askatzen zuten sokan hartu beharreko tokia. nesken mugimentu hau musikarik gabe egiten zen, solik atabalaren joarekin. Neska guztiak bere tokian zeudenean hurrengo dantza hasteko prest zeuden denak: Belauntziko (Ikus Zortzikoa).

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
BIDEO GALERIA