Aresoko Zortzikoa

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Belauntziko
Azalpena: 

Bi maiordomoek elkarren aurrean egiten duten dantza da. Dantza hau egin aurretik zubia egiten da. Dantzarien bi lerroak geldirik daude eta bikoteek altxatzen dituzte zapia daramaten besoak, tunel antzeko bat osatzen. Atzetik aurrera hasten dira bikoteak zubi honen azpitik pasatzen, azkenak zirenak orain lehendabiziko postuan jarriz. Ondoren maiordomoak askatzen dira eta aurrez aurre egiten dute zortzikoa.

Patxi Arrarasek, belauntziko izena ematen dio zortzikoari. Hala ere, Arrarsek jasotako azalpenean belauntzikoa sokaren ondoren egiten da: "mutilak sokatik askatzen dra eta bere bikoteen aurrean jarrita Belauntzikoa dantzatzen dute. Dantzatzen ari diren bitartean, neskek punta batetik eusten diote ezkerreko eskuan daramaten zapiari" (Arraras, 1987, 85)

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA
Aresoko Ingurutxoa-Zubia eta 1. Zortzikoa
Aresoko Ingurutxoa-Zubia eta 2. Zortzikoa