URDIAINGO GIZA DANTZA

AURKEZPENA

Urdiain eta Altsasu artean dagoen San Pedroko baseliza
FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Urdiaingo Zortzikoa
Azalpena: 

Giza Dantza zirkulu ireki batean dantzatzen den dantza bat da, jai giro batean dantzatzen da, San Pedro baselizako zelaian ospatzen da, herriko festetan nola herriko plazan dantzatzen da kintoen festa egunean. Dantza misto bat da eta ezberdindutako hiru partez osatua da, Zortziko, Jota eta Porrusalda, aipatutako ordenean dantzatzen delarik.

Herria:

NOIZ
Data: 
Jai nagusietako igandean eta Kintoen asteburuko igandean.
Aldizkakotasuna: 
Urtekoa

Ziklo honetan dauden dantza motak:

NON
Tokia: 
San Pedroko kanpan eta herriko plazan (eguraldiak laguntzen baldin badu, bestela herriko frontoian).
Ibilbidea: 
Ez
Geokokapena: 
Ortofotoa: 
AZALPENA

Jaietako egun nagusia, San Pedro eguna, ekainaren 29aren ondorengo igandea izaten da. Egun honetan festa, Altsasu eta Urdiaingo mugan dagoen San Pedro baselizako zelaietan ospatzen da. Meza eta gero 12:30etan udaletxeak otamena (ardoa eta gazta) banatzen du eta zelaietan bazkaltzera geldituko diren guztientzako ardoa jartzen du. Udaletxeak, bazkari ofiziala egiten du eta inguruko herriko alkateak gonbidatzen ditu. 17:00etan mahaietatik puro banaketa egiten da eta ondoren suziria botatzen da g...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Gutxi gora behera berdin mantendu da. Arautu gabeko dantza batek izan ditzakeen aldaketa txikiak jasan izanen ditu. Dantzariaren arabera, batzuk ezkerreko hanka goratzen dute eta beste batzuk eskuineko hanka.

Azken boladan, dantzaren eraketa mistoa izaten ari da.

Parte hartzaileak-dantzariak: 

San Pedro baselizako zelaietan: Nahi diren mutil bikote guztiak, baina gutxienez 4 bikote egon behar dira. Giza dantzako azken zatian, jotan eta porrusaldan neskek eta mutilek dantzatzen dute eta bertan nahi duten neska guztiek parte hartu dezakete.  
Kintoen egunean: festa ospatzen duten gazteak.

Erlazionaturiko Ondarea: 

San Pedro baseliza, bertan 717. urtean Garcia Ximenez Nafarroako errege izendatu zutenaren idatzia dago. Ardoa edateko zilarrezko kikarak.

Iraupena: 
12 min gutxi gora behera

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
zortziko urdiain.mp4
Jota
Arin Arin
ARGAZKI GALERIA
Kintoak herriko plazan dantzatzen
Kintoak zilarrezko kikaretatik ardoa edaten.
Kintoak neskekin batera dantzatzen.
JANZKERA

San Pedroko zelaietan kalez jantzita dantzatzen da eta Kintoen egunean baserritarrez jantzita dantzatzen da:

    Mutilak: gomazko zata beltzak eta kotoizko galtzerdi lodiak eta txuriak. Galtzerdiekin praketako beheko aldeak jasotzen dituzte. Prakak, mahoi prakak dira, urdin kolorekoak. Kolore txuriko atorra eta kaikua edo festetako atorra. Buruan txapela daramate eta lepoan urdin-karratodun zapia.

    Neskak...irakurri gehiago

MUSIKA
Musikariak: 
Txistulariak eta danbolariak
Soinu tresnak: 
Txistu eta danbolina