Urdiaingo Zortzikoa

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Dantza, gutxienez gizonezko 4 bikotez osatua dago. Horietatik, zortzikolariak besterik ez du dantzatzen; gainerakoek dantzaria laguntzen dute. Dantza, ezberdindutako lau atalez osatzen da. Dantza honen ezaugarria, esaldi musikal bakoitza oin ezkerra eta eskuina tartekatuz eta ezkerreko hankaren igoerarekin bukatzen dela da.

Lehen atala: Txistulariak lehen deia jotzen du, dei horrek mutilak dantzatzeko presta daitezen da. Mutilak bikoteka plazan sartzen doaz eta erloju orratzen kontrako norabidea hartuz zirkulu bat markatzen dute. Lehen dantzariak zortzikolari izena du eta dantzatzen den zirkuluaren kanpoko lehen posizioan kokatzen da. Lehenengo deia eta gero, bigarren dei bat dago eta momento horretan bikoteak gelditu eta bikoteka aurrez aurre begira geratzen dira. Txistulariak beste dei bat egingo du eta honen bukaeran dantzariek salto bate ematen dute eta lehen bikoteak zubia egiten du beste bikoteek azpitik pasatzeko eta bakoitza bere hasierako lekura itzuliko da zirkulu barnekaldetik. Giza Dantza deituriko melodía hasten da eta zortzikolaria dantzatzen hasten da. Berezitasun bezala aipatu behar da, dantza honen bigarren zatian, bikote laguntzaileak hanka igoera egin a...irakurri gehiago

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
Beste dantzak ziklo honetan: 
Iraupena: 
10 minutu gutxi gora behera
TIPOLOGIA

Mota honetako beste dantzak ikusi:

El alcalde bailando el Zortziko de Urdiain en la campa de San Pedro
BIDEO GALERIA