Lantzeko Zortzikoa

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Zortzikoa
Azalpena: 

Inauteri garaian, herrian momentu eta testuinguru ezberdinetan ospatzen den dantzari, Lantzeko Zortzikoa deritzo. Eguneroko ibilbidea amaitzean, bai eguerdiz bai iluntzean dantzatu egiten da. Astearteko arratsaldean, partaideak herriko plazan elkartu egiten dira Miel Otxin erretzeko, eta bere suaren inguruan zortzikoa dantzatu egiten da.

Lantzeko iñauterietako zenbait pertsonaiek ikuskizunaren amaieran ospatu egiten duten dantza da zortzikoa, txatxoak eta zaldikoa bereziki. Hiru testu inguru ezberdinetan dantzatu egiten da: ostatuan (mozorrotu eta karriketara irten aurretik), ikuskizunaren bukaeran, goizetan nahiz arratsaldekoetan; eta Miel Otxin erre eta gero.
Askaria eta meriendaren ostean, eta ganbaran mozorrotu aurretik, herriko gazteek txistuaren doinuaz lagunduta aipaturiko zortzikoa dantzatu egiten dute.

Astearteko arratsaldean (igandekoa inauteri txikian), Miel Otxinen akabera da, bere exekuzioa, ondoren erreta izan arte. Une horretantxe txatxoak sutearen inguruan Lantzeko zortzikoa dantzatzen dute ere.

Zortzikoa dantza zirkularra da, erlojuaren orratzen kontrako noranzkoan dantzatu egiten dena, zeinetan mozorroturiko pertsonaiak parte ...irakurri gehiago

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
Beste dantzak ziklo honetan: 
TIPOLOGIA

Zortzikoa

Zortziko izendapena izan arren dantza hauek ez dira 5/8koan egiten, 2/4koan baizik. Hainbat aldaera koreografiko ezberdinen dantza multzoa da, gehienak borobil irekian eta erlojuaren kontrako norabidean dantzatzen diren dantza sozialak dira.

Mota honetako beste dantzak ikusi:

1944. urteko zortzikoa.
BIDEO GALERIA
140_Lantz_Zortziko_2008.mp4
2011. urteko zortzikoa