Lantzeko Kale jira

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Miel Otxinen dantza.
Azalpena: 

Mozorroen ibilbidean zehar, Miel Otxin eta bere laguntzaileak  zortzikoaren doinuaz ibiltzen dira karriketan zehar. Berez ez dira zortzikoaren pausoak betetzen ez eta bere koreografia ere, karriketan barna ibiltzen doazelako.

Partaideek ibilbide ezberdinak burutzen dituzte egunen arabera. Igande, astelehen eta astearte goizez, Ostatutik irten eta frontoian amaitu. Santa Cruz karrikatik elizara iritsi aurretik, ezkerrera jo, San José karrika hartzeko, handik "Karaikoetxea"-ra iritsi arte, geroago ostatura zuzenduz.  Handik, ezkerretara frontoira doaz zortzikoa dantzatzen den eremura. Igande eta astearte arratsaldean aldiz, konpartsak ez doa ostatutik frontoira zuzenean, hasierako ibilbide beretik jarraitu egiten du eta "Goltxipenea"-tik ezkerretara doa, San Jose karrikatik zuzenean frontoira iristeko.

Kale jira ematen den bitartean, Miel Otxinek zenbait pauso ematen ditu, birak eta abar, txistuaren doinua eta melodiari segiz, baina ibilbidea karrikatik barna izanik eta lineala ez du zortzikoaren koreografia betean jarraitzen.

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
Beste dantzak ziklo honetan: 
Iraupena: 
Ordu erdi inguru
TIPOLOGIA

Mota honetako beste dantzak ikusi:

2008. urteko kalejira.
BIDEO GALERIA
Kalejira Lantz 2008. urtean. E. Monesma Pyrenne.