LANTZEKO INAUTERIA

AURKEZPENA

Lantzeko ihauteria 2008.
FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Mielotxin jaia (40. hamarkadan).
Azalpena: 

Ihauteri garaian, herrian momentu eta testuinguru ezberdinetan ospatzen den dantzari, Lantzeko Zortzikoa deritzo. Mozorroen ibilbidean zehar, Miel Otxin eta bere laguntzaileak zortzikoaren doinuaz ibiltzen dira karriketan zehar. Bukaeran, astearteko arratsaldean, partaideak herriko plazan elkartu egiten dira Miel Otxin erretzeko, eta bere suaren inguruan zortzikoa dantzatu egiten da.

Herria:

NOIZ
Data: 
Inauterietako igande, astelehen eta asteartea.
Aldizkakotasuna: 
Urtero. Ihauterien ospakizunak.

Ziklo honetan dauden dantza motak:

Ziklo hau osatzen duten dantzak: 
NON
Tokia: 
Ostatua, herriko karriketatik barna eta frontoia.
Ibilbidea: 
Partaideek ibilbide ezberdinak burutzen dituzte egunen arabera. Igande, astelehen eta astearte goizez, Ostatutik irten eta frontoian amaitu.
Geokokapena: 
Ortofotoa: 
AZALPENA

Lantzeko inauterietako pertsonaiek ikuskizunaren amaieran ospatu egiten duten dantza da zortzikoa. Hiru testuinguru ezberdinetan dantzatu egiten da: ostatuan (mozorrotu eta karriketara irten aurretik), ikuskizunaren bukaeran (goizetan nahiz arratsaldekoetan) eta Miel Otxin erre eta gero. Aldi berean Miel Otxinek herriko karriketatik barna burutzen duen ibilbidea zortzikoaren doinuekin batera egiten denez, dantzaren baitan dagoela ere onartu daiteke, nahiz eta bukaerako dantza adierazgarriena ...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Frankismoak inauteriak debekatu egiten ditu 1937 geroztik. Hala ere 1944. urtean J.Mª Iribarren, J. Esteban Urangarekin batera eta seguruenik Ignacio Baleztenaren laguntzarekin, baimen berezi bat eskuratuko dute Lantzeko inauteria berriz ospatzeko, beti ere dokumentatzeko asmoekin. Hurrengo urteetan herriko gazteek berreskuratzen saiatuko diren arren ez dute berriz ere baimenik lortuko. 1964. urtean, Julio Caro Barojak ikertuko du Lantzeko inauteria herrian bertan eta bere anaia Píok filmatuk...irakurri gehiago

Dedikazioa-adbokazioa: 
Ihauteriaren zikloa.
Parte hartzaileak-dantzariak: 

Zortzikoa dantzatzen dutenak txatxuak izaten ohi dira. Horietako batek Miel Otxin panpina gainean eramaten du karriketatik barna dantzatzen aritzen delarik. Tradizionalki herriko gazteak izaten ziren mozorrotu egiten zirenak. Zortziko dantza gizonezko dantza izaten zen, bereziki gazteena, baina plazan pertsona adindu batzuk ere elkartu egiten zitzaizkien. Emakumezkoen parte hartzea aldiz berantiarragoa izan da, hala ere aditzera eman zigutenez, mozorroaz baliatuz aspalditik parte hartu ohi dute. Gaur egun aldiz, txatxuez emukume nahiz gizonezkoak mozorrotu egiten dira.

Bestelako parte hartzaileak: 
Arotzak, Zaldiko, Ziripot. Ibilbidearen bukaeran, eta arestian aipatu bezala, pertsona adindu batzuk ere parte hartzen ohi dute dantzan.
Erlazionaturiko Ondarea: 

Inauteriak berak Nafarroako Interes Kulturaleko Ondarea izendapena du.

Iraupena: 
Ibilbide osoan 45 minutu inguru.

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Navarra Cuatro Estaciones 1964. Lantzeko inauteria.
Raices RTVEko dokumentala 1974. urtekoa.
Lantz inauteria 2008 E. Monesma Pyrenne.
ARGAZKI GALERIA
Miel Otxin dantzatzen.
Karrikatik buruturiko ibilbidea.
Ziripot janzten, ostatuaren ganbaran.
Ziripot janzten, ostatuaren ganbaran.
Miel Otxin ostaturen ganbaran.
Arotzak Zaldikoaren zain.
2008. Arotzak. Mikel Ozkoidi.
1944. urteko inauteriak.
1944. urteko inauteriak.
1944. urteko ihauteriak.
Mina 1964.
Mina 1964.
Mina 1964.
Mina 1964.
Mina 1964.
Zubieta eta Reteguiren argazkia. 1965 Diario de Navarra.
Zubieta eta Reteguiren argazkia. 1965 Diario de Navarra.
1968-02-27 Diario de Navarra. Zubieta y Retegui.
1969-02-18 Diario de Navarra. Zubieta y Retegui.
JANZKERA

Txatxoak: Gizonezkoak nahiz emakumezkoak izan, antzeko janzkera daramate, hots, ez dago sexu ezberdintasunik. Printzipioz ez dago arau esturik materia, kolore eta abarrekin, ez dira beraz nabarmengarriak. Garrantzitsuena mozorrotua egotea da: jantzi zahar, koloredun oihalak, eguraldiari egokituriko oinetakoak, aurpegia zapi edo mihise batez ezkutatu eta hori bai, kapela edo txano bat buruan daramatela. Kono–formako txanoak nagusitu egi...irakurri gehiago

MUSIKA
Musikariak: 
Gaur egun, txistularia Fermin Garaikoetxea da.
Soinu tresnak: 
Txistua, danbolina eta atabala.
Partiturak: 
EranskinaTamaina
PDF icon Lantz. Zortzikoa (Txistu). Ortzadar31.26 KB
Garapena: 

Iribarrenek 40. hamarkadan Jesús María Román akordeoilaria aipatu egiten du, gazteen dantzaldirako. Burutu zen berreskurapen eta filmaziorako, Francisco Cilveti Baquedano Iruñeko Udaleko txistularia eta José Sumalde danbolin-jolea agertu ziren (azkeneko honek 40 urte lehenago herrian egona zen), Lantzeko txistularia zena,  Fermín Martikorena, dolua zela-eta parte hartzerik ez bait zuen izan. Ordutik aurrera, kanpoko txistulariak izango dira nagusi: hasiera batean Eugikoa eta gerora Arizkungo Maurizio Elizalde, zendu zen arte.
Txistulariak kontratatzea herriko gazteen ardura zen, eta hauek gogoan zuten gutxienez behin (ez zuten oso argi gerra aurretik edo 1944. urte berean), gaitero bat doinu-jole izan zutela.